Artista plastiko batek kolaboratzen duen proiektu musikal bat da hau. Fuga izeneko kontzeptu musikal batetik abiatzen da eta hortik pieza musikal, bideografiko eta performatiko bat egiten da. Fuga musika eraikitzeko modu zehatz bat da, sorkuntza prozesua eta egitura jakin bat dituena eta idazkera kontrapuntistikoan, teknika eta izaera artistikoaren gailurra da. Hiruz ba lau atal edo ahots melodikoz osatua dago. Kasu honetan, hiru ahotsek ekingo diote kantuari eta hiru pantaila ezberdinetan irudikatuak izango dira. Baliteke laugarren ahots batek ere parte hartzea, zuzenean arituko litzatekeena. Ahotsek elkarrizketa bat izango dute haien artean eta ahots hauek entzutekoak eta ikustekoak izango dira, imitazioa, kontrapuntua eta doblea hizpide dutelarik. Irudiak kontakizuna eragiten du eta musikak, abiapuntu izatetik, hizketaren lengoai eta estruktura izaten bukatzen du.
Aitor Aguiriano “La Fábrica de Teatro Imaginario”-ren fundatzaile, musika zuzendari eta ohiko konpositorea da. Baita “Doctor Deseo” musika taldearen eta “La Última Farra” izeneko argentinar tango bikotearen kitarra-jotzailea. Bestalde, “Traspasos” antzerki konpainiaren noizbehinkako konpositorea eta musika zuzendari artistikoa da, Peace Monkeys Cabaret ikuskizunean. Beste aldetik, Irune J. Orbeak, Arte Ederretan lizentziatu eta gero, Egungo Artearen Teoria eta Praxis-aren doktoretza egin zuen. Artista honek bakarkako erakusketak egin ditu 2011an Donostiako Egia Aretoan, Black Box Bilbao Photograhy Gallery-an eta Berlineko Alice Gryphius-en. Argazkilari moduan kolaboratu du Itziar Barriok zuzendutako “Los peligros de la obediencia”-n (2010-2011); Rakel Manzon-en “La no-boda de Raketa Brokovich” (2010); eta Katastrofen konpainiaren “El exilio de tus seres de PVC” (2009).