Eskulturan oinarrituta, Pintando a ciegas la imagen sorda proiektuan argia langai aktibo bezala erabilitzen da, ikusmenaren jokabidea aztertzen den bitartean. Hasieran, bidimensionaltasuna miatzen duen materialen ezaugarrien ikerketa egiten da, geroago, arlo bolumetrikoa aztertu ahal izateko. Eskulturaren alde egiten duen margolana, nolabait esanda, eta edozein margolanen ikus-lojika, hain zuzen, argiaren joan etorrian datza, honek eragiten baititu forma, bolumena eta kolorearen irudipena. Hau horrela, begirada beste baliabide batera daramagu: opazidadera. Materiaren gaitasun optiko honen garapen praktikoa, elementu formalen eraikuntza gauzatzeko oinarria da. Ondoren, modulo edo ale solte eran, pieza tridimensional autonomoen eraikuntzan erabiliak izango dira, irudia, eskultura eta argia laburbiltzen dutenak.
Alfredo Zubiaur Arte Ederretan lizentziatu zen Bartzelonako unibertsitatean 2006an. Urte berean Bancaja-ren Arte Digital-aren lehenengo saria jaso zuen eta hautatua izan zen Iruñako Gazte Artisten XXII Lehiaketan. 2009an lehenengo saria hartu zuen Nafarroko Topaketan Arte Eszenikoen kategorian eta 2011an, Alikante Centro 14-ren “XV Concurso de Arte Propuestas” izenekoan saria jaso zuen. Bakarkako bi proiektu gauzatu ditu: Existances, 2009, Parisko Galerie Droite-n eta Vuestro cuerpo sesgado, 2007, Iruñako Uno2tres galerian. Parte hartu du zenbait taldekako proiektuetan ere, haien artean, Espejo Canalla Madrilgo Galeria Artificial-en; Límite cuando x tiende a infinito, Gasteizko Amarika Aretoan eta Presente continuo, Iruñako Palacio de Condestables-en. Atzen hauek 2009.urtean.