Tailerra: EL PAISAJE CERCANO. Carlos Cánovas-en esku.
Datak:
2012ko ekainak 18, 19, 20, 21 eta 22.
2012 iIraila (egunak zehaztu gabe)
Horario:
10-14 . Lan teorikoak.
17-20 . Kanpoko lana.
Inscripción:
Interesatuak tailerrean garatzeko proiektu bat eta kurrikulum txiki bat bidali behar dute.
Precio:
120 Eu. / Langabetuak eta ikasleak 75 Eu.
Número:
15 partehartzaile gehienez.
1839. urtetik gaur egunera arte, argazkilariek, paisaiaren tratamendua bi eratara landu dute argazkigintzaren beste arlo askotan gertatzen den bezala. Alde batetik, argazkilaria urrun dagoena hurbiltzeko nahian aritu da, eta beste aldetik, egunerokotasunaren paisaian sakondu du, ohikoa den paisaiaren naturan, hain zuzen.
Gainera, argazkigintzaren eta hiriaren erlazioa hemen ere nabaritzen da. Mundu urbanoa, unibertso bat izan da argazkilariarentzat azken mendean zehar, izan ere, oso eroso sentitzen den unibertso bat. Hiria eraiki egin da, gero eta gehiago, haren benetazko kosmosean. Filamentu urbanoen etengabeko hedapena haundituz doa, eta haien artean gero eta lotuagoak bihurtu direnak, natura kolokan jarrarazi du azkenean. Beharbada, natura, etorkizunik ez duen zerbait da eta horretaz konbentzitu gara.
Edozein kasutan, paisai horren tratamenduak, urbanoa eta hurbila dena aldi berean, etengabeko aldaketak esperimentatu ditu eta hori berrikustea komenigarria da. Tratamendu horren faseak, Nièpce-ren leihotik zeharreko bistak eta Talbot-eko xehetasunen arduratik, apropiazio praktika baten kulminazioraino doaz, romantikoagoa ala ez, bizitza oso baten proiektua nagusitzen duena eta Eugène Atget-ean aurkitu dezaguna-”tengo el poder todo el viejo de París”. Inbentario-manifestu dokumental baten elaboraziotik (Walker Evans) -Let Use Now Praise Famous Men- material urbanoa ia-ia higiezinen agentziaren katalogo bat bezala kontsiderazioraino -Ed Ruscha-. Paisaiari, giza erasoaren lurralde-biktima bat bezalako tratamendua ematetik -“Nueva Topografía”- estiloaren desagerpeneraino begiratze egintzaren radikalizaziorekin erlazionaturik -Düsseldorf-ko Eskola-. Transzendentziaren helburutik, azkenean, argazkigintzaren ezintasunen onarpen sinpleraino.
Era berean, kontsiderazio teknikoetara joanez, paisaia hurbilak teknologia fotografikoaren eboluzio logikoa adierazten du, eta harekin jomugan, ondoriozko kontzeptuen aldaketak. Egia da paisai urbanoa deritzoguna, egonkor samarra dirudiela argazkigintza teknikaren etengabeko eboluzioan, baina egia da ere, fase bakoitzean nabaritzen direla aldaketa leunak. Gai honek garrantzi handi dauka argazkigintzan, oraindik paradigma teknologikoaren aldaketa batean murgildurik gaude eta.
Aspektu praktikoetan, inguru urbano zehatz eta hurbil batean argazkigintza proiektu bat burutzean datza, tailerraren zuzendaritza tutoretzarekin eta partaide bakoitzaren aurrekontu tekniko eta kontzeptualetan oinarriturik. Aurrekontu hauen formulaketak kritikoki elaboratu eta analizatuko dira. Proiektu bakoitzaren garapen teorikoa gauzatuko da tailerraren lehenengo fasean, helburuen definizio zehatza eduki arte. Ondoren, hiru hilabeteko denboraldia irekiko da proiektuak burutzeko.
Tailerraren bigarren fasea, Irailean garatuko dena, banaka egingo diren proiektuen erakusketan, defentsan eta azterketa kritikoan datza, beti taldearen partaideekin osaturiko ekintza kolektibo baten markoan.
Egutegia/Programa
Ekainak 18
- Tailerraren aurkezpena.
- Partaideen portfolioen analisia (partaide bakoitzak gutxienez 15/20 argazki, haren zeregin esanguratsuenen artean aukeratuak).
- Isuri historikoa: Argazkien proiekzio-kritikoa.
- Argazkigintza proiektua: haren delimitazioa eta elaborazioaren jarraibideak.
Ekainak 19
- Proiektu pertsonal baten egitura: esperientzia banan-banan.
- Parametro teknikoak: aukeren pertsonalizazioa.
- Isuri historikoa: Argazkien proiekzio-kritikoa.
- Espazioa eta lurralde eremua: eszenatokien identifikazioa. Kanpo praktikak.
Ekainak 20
- Proiektua: helburuak, interesen identifikazioa. Oinarri teorikoen ezarpena.
- Parametro teknikoak: Argazkigintza kimiko eta digitalaren aukerak eta mugak.
- Isuri historikoa: Argazkien proiekzio-kritikoa.
- Eszenatokiak: Praktikak eta kanpo lana.
Ekainak 21
- Bideragarritasun tekniko eta retoriko baterantz: garapen teoriko eta formulazio praktikoaren arteko koherentzia.
- Proiektu teorikoen defentsa. Bozetoen elaborazioa.
- Parametro teknikoak: Ekipamenduen eta post-produkzio laborategiaren posibilitateak eta mugak.
- Isuri pertsonala: argazkien proiekzio-kritikoa, paisai urbanoaren eremuan egindako hainbat autore proiektuen azterketa.
- Eszenatokia: praktikak eta kanpo lana.
Ekainak 22
- Proiektuen azken definizioa.
- Kanpo lanen prestaketa: orientazio orokorrak eta banakazkoak, aukeren eta aurrekontu teknikoen zehazpena, errealizazio estrategia, lan egutegiak, ea.
- Isuri pertsonala: argazkien proiekzio-kritikoa.
- Astean zehan egindako frogen bilketa, analisia, azterketa eta kritika.
- Tailerraren lehenengo fasearen itxiera.
Datak zehaztu gabe (Iraila)
- Burututako proiektuen aurkezpena, defentsa eta azterketa kritikoa.
- Proiektuei zuzenketak egiteko aukera.
- Lanen itxiera.
- Tailerraren esperientziaren hausnarketa orokorrak.
Informazio gehiago: info@bilbaoarte.org / www.bilbaoarte.org


















