Irudia/Argazkia/Grafika
De la fotografía al grabado
BilbaoArte Fundazioaren grabatu eta serigrafia tailerraren arduraduna den Pilar Valdeviesok zuzendu eta koordinatuko du mintegi hau, Teknologia Berrien Tailerraren arduraduna den Jon Bilbaoren lankidetzarekin.
Artista gonbidatua: Juan Lara Hierro (Madril 1971)
Juan Lara Hierro, lan bisualaren arloan ekintza ezberdinak burutzen dituen madrileko artista da, ekintza hauen artean: marrazketa, grabatua eta argazkilaritza landu ditu.
Hala ere, arte grafikoaren mundua da gehien lan egin duena eta bertan biziki garatu du bere lan artistikoa. Zentro ezberdinetan zenbait urtetan trebatu ondoren, grabatuaren arloan lan egiten hasi zen 90. hamarkadaren hasieran tailer txiki batean. Honi esker, metodoaren eta teknika ezberdinen ikasketa praktiko eta zuzena izan zuen eta beste artistekin lankidetzan izan ondoren, bere grabatu estudio propioa ezarri zuen.
Hainbat aktibitate artistikoetan parte hartu du , konferentziatan eta erakusketetan, eta baita saritua eta hautatua izan da zenbait lehiaketetan. Gainera, ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko moduzko elkarlanak gauzatzen ditu argitaletxetan. Horrela, teknologia berrien ezaguera eta erabileran landu da, baita trokel digitalaren sormenezko ahalmena ikertu du.
Azken urteotan, xafletara irudien transferentziaren inguruan ikerketak burutu ditu, eta horretarako Britaina Handiko tailer garrantzitsuetako edizio proiektuetan lan egin du: London Print Studio eta Thamprint Editions.
Gaur egun grabatu estudio bat zuzentzen du eta bertan bere berrikuntza lan artistikoa egiten jarraitzen du, izen handiko beste zenbait artista plastikoentzako lan egiteaz gain.
2010. urtean Ogami Press izeneko grafika garaikideko argitaletxea sortzen du, suspertzen ari den artearen esperimentazio grafikoan oinarriturik. Bertan, proiektu ugari garatzen ditu gehien gazteak diren artistekin, aldi berean, arte feria nazional eta internazionaletan parte hartuz.
Juan March fundazioan, Caixa Novan , Caja Madrid-en eta arte galeria ezberdinetan izan dira bere lanak.
“Litografía Viña” izeneko udako grabatu kurtsoan izan da irakasle. “Fotograbado y estampación calcográfica”. Gijón 2008. Grafika Kreazioaren II Tailerraren uda kurtsoan irakasle izan da. Cartagena Unibertsitatean 2009 eta 2010. CIEC Fundazioaren 2010 Betanzos grafika masterraren irakasle izan da. A Coruña. “Introducción al grabado con planchas de fotopolímero” izeneko kurtsoan irakasle. Fuendetodos (Zaragoza) 2010. Fotograbatuaren ikastaroa Artisautza Zentroan Gaztela eta Leonen (CEARCAL) 2010 eta 2011. Irakasle izan da Pilar eta Joan Miró Fundazioaren udako kurtsoetan Mallorcan. “La imagen fotográfica en el grabado contemporáneo”. Mallorca 2011. “Curso de formación del profesorado y adaptación del taller” FNMT grabatuaren eskolan. Madril. 2012.
Noticias de un naufragio, 2011.
Datak: Uztailak 3tik 20ra arte.
Garapen teknologikoa eta digitala eragin nabaria izan du prozesu kreatiboan, eta horren ondorioz, genero artistikoen ohizko kontzeptuek aldaketa garrantzitsua izan dute.
Arte grafikoa beharturik dago produkzio prozesuetara zein mugen zehazpen berrietara egokitzera. Honek auzi berriak plantearazten ditu grafika esentzia berean, hala nola, irudiaren anizkoiztasuna, formatu eta euskarrien aldakortasuna edota tresna digitalen eransketa.
Bistan dago nahasketa hau hausnarketa teorikoa behar duela, arte grafikoaren eta teknologia berrien arteko loturak sortuarazteko, bai maila teorikoan bai praktikoan.
Ikastaroa planteatzen da irudiaren, argazkiaren eta grabatu kalkografikoaren inguruko esperimentazio grafikoaren ariketa praktiko bat bezala, beti auzi teorikoak kontuan hartuz, adibidez, erreprodukzioa eta originala, estanpazioa eta erreprodukzio mekanikoa, argazkilaritza eta irudi digitala. Modu honetan, gaurko grafikaren zehazpena lortuz.
Helburuak
- Irudi fotografikoaren tratamendua ulertzea, akabera artistikora egokitzen diren balio intrintsekoak dituen prozesu grafiko bat bezala.
- Trokel mota ezberdinetara UV-zko transferentzia modu ezberdinak ezagutzea.
- Formatu fisiko batera transferitzeko irudi digitala prestatzea.
- Positibo digital eta analogikoak sortzen ikastea.
- Azken estanpaziorako trokelen prozesatua ezagutzea.
- Argazkilaritza eta grafikaren inguruko proiektu pertsonal bat eratzea.
Edukiak
Teoria:
Fotograbatuaren prozesu ezberdinen sarrera.
- Oinarrizko printzipio komunak.
- Adibideen erakusketa.
Mahai-ingurua grafika garaikidearen arloan, argazkilaritzaren oinarrizko testuekin abiaturik.
Praktika:
“Fotograbado sobre cobre”
Erabilgarritasun praktikoak metalaren transferentzian.
Teknika tradizionalen eta fotograbatuaren tekniken konbinazioa.
Adibideen erakusketa.
Euskarriaren prestaketa: xaflaren emultsionatua, lehorketa…
Positiboen eraketaren aukera ezberdinak:
- Analogikoak
- Digitalak.
Xaflaren prozesatua:
- Intsolazioa.
- Errebelatua
- Mordida.
Lanen ebazpenarako tekniken konbinazioa.
“La estampación de fotograbado en cobre”
- Materialak
- Baliabideak
- Tintak.
- Paperak.
Proiektu pertsonalaren garapena.
“El fotograbado sobre planchas de polímero fotosensible”.
Positibo analogikoen eraketa material eta euskarri ezberdinekin (posibilitateak).
- Nola erregistratzen duten material ezberdinak.
- Xafla eta errebelatuaren erakusketa.
- Argazkilaritza analogikoa fotolitoak eratzeko.
Positibo digitalen prestaketa:
- Ordenagailua prestatu (monitorearen kalibratua ,lanaren profila).
- Irudien kaptura.
- Irudien tratamendua.
- Nola eratu irteera kurbak.
- Positiboen imprimatzea.
Xaflaren transferentzia.
Prozesatua.
“La importancia de la estampación en el grabado en hueco”.
-“Técnicas de estampación con planchas de polímero”.
Proiektu pertsonalaren garapena.
Proiektuen erakusketa.
Bateratze-lana, galderak.
Dokumentazioaren entrega eta bibliografía.
Programazioa paraleloki:
Uztailak 11:
Konferentzia: “Encrucijadas en torno a la producción y reproducción de imágenes” kurtsoaren gonbidaturiko artista emango du.
Nori zuzenduta dago:
Tailerra zuzenduta dago teknika grafiketan iniziaturik dauden artistei, profesionalei eta ikasleei, irudiaren, argazkiaren eta grabatu kalkografikoaren ingurua aztertu nahi badute.
Izen ematea:
Tailerran parte hartzeko, interesatuak kurrikulum labur bat bidali behar dute, duela gutxiko lanen 5 argazkiekin eta kurtsoan zehar garatuko duten ideiaren azalpen motz batekin.
Eskaera BilbaoArte Fundaziora egingo da email edo ohiko postaren bidez. Ekainak 15 baino lehen.
Kurtsorako onarpena banaka komunikatuko da posta elektronikoaren bidez.
Prezioa: 150€.
Tailerraren iraupena 3 astetakoa izango da, uztailak 3tik 20ra arte.
Astelehenetik ostiralera 10etatik 14etara eta 16etatik 19ak arte.
Gehienez 12 partaide izango dira.
Partaideek euren ordenagailua ekarri beharko dute, baita datuen trukea egiteko pendrive bat ere.
Kurtsoa bukatzerakoan, parte hartu izanagatik ziurtagiri bat emango da.
Kurtsoko programazioaren Informazio gehiago nahi dutenak ondorengo helbidera zuzen daitezke:
bilbaoarte@ayto.bilbao.net / pilarvaldivieso@bilbaoarte.org













