Rise over run proiektua Erzbergen, Ausriako Alpeetan dagoen burdin meaztegi batean egiten den Enduro praktikan (motocross mota bat) oinarritzen da. Rise ovber run-en Vázquez eta Arrieta kirol modernotik abiatuta sortzen den kolektibotasunaren irudien eraikuntzara hurbiltzen dira. Proiektuka hondakin industrial eta geologikoarekin borrokatzen du eta horren erabilera bilatzen du orainaldia kuestionatzen duen zulo tenporal bat zabaltzeko. Kirola ez da gorputzaren portaeren ekoizpena egiten duen teknika bat soilik, baita kolektibotasunaren figurazioaren erritual bat bezala ere funtzionatzen du. Ikerketa batzuk egin ondoren; mendi txirrindularitzari buruzkoa Picos de Europan, belodromoko txirrindularitzari buruzkoa Seoulen eta goitibeherei buruzkoa Euskal Herrian, Vázquez eta Arrieta konturatu dira praktika horietan guztietan hauek garatzen diren ingurunearekin erlazio zuzen bat dagoela paisaia eta lurraldea inplikatuz mugaren eta identitatearen esanahi errepresentatibo batean. Kasu guztietan esistitzen da baita kultura eta naturari dagozkien elementuen arteko asoziazio temporal bat ere, pertsonen, gauzen eta makinen arteko elkarlana, zentzu baten ekoizpenerako. Guztiek elementu sekuentzial bat dakartzate haiekin dimentsio erritual bat ematen diena. Rise over run Erzberg-en inguruan artista hauen ikerketa jarraitzean oinarritzen da. Bergenz-en igaroko duten egonaldian, lurraldea eta zonaldeko meatze-aktibitatea aztertuko dute. Horrela, lana garatzen jarraituko dute jadanik badaukaten materialetik abiatuta eta esperientzia berriak gehituz. Usue Arrietak eta Vicente Vazquez-ek 2003. urtetik daramate ikusentzunezko proiektuen errealizazioan elkarlanean. Azken urteotan, haien ikerketa kirolaren inguruko irudien eraketan oinarritu da. 2010. urtean “La Huesera” egin zuten, Cobadongako lakuetatik 2009ko La vuelta a España-ko igarobidea deskribatzen duen mediometraia. Geroago, Seoul Foundation for Arts and Culture-ren ekoizpen beka bat jaso zuten Korea Sport Promotion Foundation-en kolaborazioarekin, Asian belodromoko txirrindularitza aztertzeko. 2012Ko otsailan, “Gohitik Behera Behetik Gora” mediometraia aurkeztu dute, goitibeherei buruzkoa. Momentu honetan erakusketa indibidual bat prestantzen dabiltza Bartzelonako Joan Miró Fundazioan 2013ko maiatzerako. Haien pelikulak Las Palmas-eko Zinemaldi Internazionalean, Punto de Vista Dokumental Jaialdi Internazionalean eta Metrópolis RTVE telebista programan proiektatu dira beste askoren artean.