Musikaren pertsonai ospetsuei buruzko ziklo dokumental bati eskaintzen dizkio BilbaoArtek 2017ko martxoaren 23tik maiatzaren 12ra ostegun eta ostiral guztiak. Janis Joplin, Bob Marley, George Harrison, Joy Division, The Stooges, Omega, Daniel Johnston eta Chet Baker dira ziklo honen zortzi pertsonai protagonistak, gure Art House Zineman astero bi emanaldi bakoitzeko izanez. Avalon-ekin harremanetan.

Filma guztiak azpitituludun jatorrizko bertsioan. Sarrera librea aforoa bete arte.

control-ian-curtis

Soinua ikusi, pentsamendua entzun

Logikari kontra eginez, zinegile batek musikariren baten bizitzaz aritzea erabakizten duenean, ez da emaitza erakargarri bat lortzen, ez zinemazale ezta musikazaleentzat. Aldiz, mesfidantza da nagusi diskurtsoan.

Baina, mugi gaitezen pixka bat. Musika argumentuaren muina bilakatzen denean, gai zehatza denean, zinemazale zein musikazaleak ez dira guztiz pozik geratzen. Horrez gain, dokumentalaren arauak jarraitzen dituzten ekoizpenak baldin badira, aretoak hutsik geratzen dira eta banatzaileek programaziotik at uzten dituzte ekoizpen hauek.

Erabaki hauekin Bilbao Arte ez dago ados, eta honako ziklo hau antolatu du ikus-entzunezko hizkuntzaren eremu emankor eta sortzaileetariko baten aurrean gaudela frogatzeko asmotan.

Horrela, forma eta eduki ezberdinetako zortzi pelikula eskainiko dira, guztiek ere sorkuntza musikala hizpide dutela. Ohiko biopic-etik esku-sartze ausartera; denontzako ezagunak diren eremuetatik esperimentaziora; rock and roll-etik flamenkora, jazz, reggae eta pop-a ere zeharkatuz. Baina pelikula hauek badute eztabaidaezina den zerbait komunean: kalitatea.

Zortzi astetan zehar, belaunaldi berrien zati handi batek ezagutu ez dituen pertsonaia ahaztezinak berreskuratuko dira. Hala, zortzi hitzordu izango dira, funtsezko ideia bati eutsiz: soinua ikustarazteko irudiak jarri ahal izatea eta sorkuntza hauek sustatzea ahalbidetu duten pentsamenduak entzuteko hitzak ezarri ahal izatea.


Ziklo dokumentala: SOINUA IKUSI, PENTSAMENDUA ENTZUN

Martxoak 23 eta 24, 19:00retan

“Janis: Little Girl Blue”, Amy Berg

(Estatu Batuak, 2015. 103 min)

Zuzendaria: Amy Berg
Ekoizpena: Disarming Films / Jigsaw Productions
Gidoia: Amy Berg
Argazkigintza: Francesco Carrozzini, Jenna Rosher
Protagonistak: Janis Joplin, Cat Power, Peter Albin, Dick Cavett
Generoa: dokumentala

Sinopsia

Cat Powerrek, folk alternatiboko kantautoreak, Janis Joplin izar nola bilakatu zen kontatzen du. Horrela, hildako artistaren aurpegi gizatiar eta ezezaguna erakutsiko dio ikusleari, kontraesanez beteriko pertsonalitatearen erretratu zintzo, intimo eta esanguratsua eskainiz. Baina, Amy Bergek idatzi eta zuzendutako dokumental hau berrikuntza borobil bat da: Janis Joplinek urteetan zehar bere lagun, familia eta kolaboratzaileei bidali tako mezuen bidez osatzen da Texasko abeslariaren erretratua.


Martxoak 30 eta 31, 18:00retan

“Marley”, Kevin Macdonald

(Erresuma Batua, 2012. 144 min)

Zuzendaria: Kevin Macdonald
Gidoia: Kevin Macdonald
Argazkigintza: Mike Eley, Alwin H. Kuchler, Wally Pfister
Ekoizpena: Cowboy Films / Shangri-La Entertainment / Tuff Gong Pictures
Protagonistak: Bob Marley, Ziggy Marley, Jimmy Cliff, Rita Marley, Cedella Marley
Generoa: dokumentala

Sinopsia

Bob Marley: mundu guztian da ezaguna bere musika eta berak zabaldutako maitasun zein askapenerako mezua; eta bere historia Kevin Macdonalden eskutik pantaila handiak ikus daiteke azkenan. Bob Marleyek musikaren historian izandako zeresanak, erakargarritasun unibertsalak eta izan duen profeta politiko zein sozialaren rolak ez du oraindik ere parekorik izan. Bere musika eta mezuak kultura eta hizkuntza zabaldu dute, eta oihar­tzuna izaten jarraitzen dute munduan, bizirik zegoenean bezala. Gutxik lortu dute inpaktu hau sorraraztea, horien artean Bob Marley dago, nahiz eta bere bizitza laburra izan zen.


Apirilak 6 eta 7, 17:00etan

“George Harrison: Living in the Material World”, Martin Scorsese

(Estatu Batuak, 2011. 208 min).

Zuzendaria: Martin Scorsese
Gidoia: Martin Scorsese
Argazkigintza: Robert Richardson, Martin Kenzie
Ekoizpena: Grove Street Productions / Sikelia Productions / Spitfire Pictures
Protagonistak: George Harrison, Paul McCartney, Ringo Starr, Eric Clapton
Generoa: dokumentala

Sinopsia

Oscar saria jasotakoa den Martin Scorsesek zuzendutako dokumental honek George Harrisonen bizitza du aztergai, 1943an jaio zenetik 2001ean hil zen arte. Horretarako, argitaratu gabeko irudi eta grabaketak erabiltzen ditu. Beatle zeneko urte zoroak, bakarlari gisa aritu zenean izandako gorabeherak eta b ere bizitza pribatuko poz zein nahigabeak kontatuko dira bidean. Harrisonek leku guztietara bidaiatu zuen, mundu guztia ezagutu zuen eta askok amestutako fama lortu zuen. Ukitu epikotik urrunduz, dokumental erabat pertsonala da. Paul McCartney, Eric Clapton, Yoko Ono eta Olivia Harrisonek, besteak beste, Georgerekin bizi izandakoak dituzte berriketa gai.


Apirilak 11 eta 12, 19:00retan

“Control”, Anton Corbijn

(Erresuma Batua, 2007. 122 min)

Zuzendaria: Anton Corbijn
Gidoia: Matt Greenhalgh
Argazkigintza: Martin Ruhe
Ekoizpena: Coproducción GB-USA
Protagonistak: Sam Riley, Samantha Morton, Craig Parkinson, Alexandra Maria Lara
Generoa: dokumentala

Sinopsia

Control Ian Curtisen biografia da, 1973tik 1980ra arte (taldearen lehen bira amerikarraren bezpera arte) Joy Division taldeko abeslaria izan zenarena. Urte hauetan zehar, Curtisen bilakaera ikus dezakegu, David Bowieren jarraitzaile izatetik eta Sex Pistolsen lanean oinarritutako punketik New Wave rock mugimenduko izar izateraino. Azken hau 70.hamarkadan Ingalaterran sortutako punk rock mugimendua da. Corbijnek egintza hauek erabiltzen ditu 23 urte besterik ez zituen abeslariak bere burua zergatik urkatu zuen azaltzeko.


Apirilak 20 eta 21, 19:00retan

“Gimme Danger”,  Jim Jarmusch

(Estatu Batuak , 2016. 108 min)

Zuzendaria: Jim Jarmusch
Gidoia: Jim Jarmusch
Argazkigintza: Tom Krueger
Protagonistak: Iggy Pop, Ron Asheton, Danny Fields, Scott Asheton, Matt Watt, James Williamson, Kathy Asheton, Steve Mackay.
Generoa: dokumentala

Sinopsia

The Stoogesen rock’n’roll indartsu eta oldarkorrak eztanda eragin zuen 60ko ­hamarkada bukaerako panorama musikalean. Horrela, dokumental honek The Stooges taldearen epopeia kontatzen du, inoiz izan den rock talderik garrantzi­tsuenarena. Gimme Dangerrek talde honen bilakaera musikal, kultural, politiko eta historikoa kontatzen du, hauen abentura zein ezbeharrak oinarri hartuz. Taldearen inspirazio iturriak eta erronka komertzialetatik hasita, musikaren gailurrera egindako ibilbidea azaltzen da.


Apirilak 27 eta 28, 19:00retan

“Omega”, José Sánchez-Montes eta Gervasio Iglesias

(Espainia, 2016. 86 min)

Zuzendaria: José Sánchez-Montes eta Gervasio Iglesias
Gidoia: José Sánchez-Montes eta Gervasio Iglesias
Protagonistak: Estrella Morente, Antonio Arias (“Lagartija Nick”), Tomatito, Alberto Manzano, Lee Ranaldo (Sonic Youth), Leonard Cohen, Laura García Lorca eta Morente.
Generoa: Dokumentala

Sinopsia

Dokumental honek Enrique Morente eta Lagartija Nickek aurrea ateratako ezohiko proiektuaren sorkuntza prozesua kontatzen du: ‘Omega’ albuma, non flamenkoa, gitarra elektrikoak, Federico García Lorcaren poesia eta Leonard Cohenen partiturak batzen diren. Luzemetraiak zein gerora egindako diskoak 90eko hamarkadatik berreskuratutako materiala (ikusizkoa zein ozena) gehitzen du, baita diskoaren grabaketa eta ekoizpenarekin lotutakoa ere. Horrez gain, orain arte ezezagunak izan diren dokumentu eta kantak ere aurki daitezke. Dokumentalean Morente familia eta Antonio Arias (Lagartija Nicken liderra) azaltzen dira.


Maiatzak 4 eta 5, 19:00retan

“The Devil And Daniel Johnston”, Jeff Feuerzeig

(Estatu Batuak, 2005. 105 min)

Zuzendaria: Jeff Feuerzeig
Gidoia: Jeff Feuerzeig
Argazkigintza: Fortunato Procopio
Protagonistak: Daniel Johnston, Bill Johnston, Mabel Johnston, Jeff Tartakov, Louis Black, Kathy McCarty, Gibby Haines, Jad Fair, David Fair, Matt Groening
Generoa: dokumentala

Sinopsia

Daniel Johnston: Jenioa eta erotasuna. Bere barne mundua gainerakoen aurka. Gaur egun, bere konposizio musikal, interpretazio bereizgarri eta kamiseta zein komikietako diseinuengatik eredugarri izaten jarraitzen duen artista paregabe honen ezaugarri bakan batzuk dira hauek. Laburbilduz, azken hamarkadetako buru adimentsu baina problematikoenetariko baten aurrean gaude. Kurt Cobain bezalako pertsonaiengatik miretsia da, eta pelikula honek bere bizitza pribatua azaleratzen digu: deabruarekin duen harreman pertsonala, alegia.

 


Maiatzak 11 eta 12, 19:00retan

“Let’s Get Lost”, Bruce Weber

(Estatu Batuak, 1988. 120 min)

Zuzendaria: Bruce Weber
Gidoia: Bruce Weber
Argazkigintza: Jeff Preiss
Protagonistak: Chet Baker
Generoa: dokumentala

Sinopsia

Aski ezaguna den Bruce Weber argazkilari eta zine zuzendariak Chet Baker tronpetajolearen bizitzako azken uneak kontatzen ditu txalotua izan den dokumental honetan. Bakerren azken biran  filmatutako materiala erabili da dokumentalean, baita tronpetajoleari berari zein bere emazte, seme, lagun eta neskalgunei egindako elkarrizketak ere. Horrela, Let’s Get Lost-ek, pertsonaia famatu eta talentudunek jasan ditzaketen tranpak kontatzen ditu ohartarazpen gisa. Askok uste dute  Let’s Get Lost inoiz musikari buruz egin den dokumentalik onena dela.