2017ko apirilaren 6an, osteguna, 19:30ean 2016an bekaduna izan zen Urtzi Ibarguen artistaren “Kultura garaikide baten aztarnak” erakusketa inauguratuko dugu.

Kultura Garaikide baten aztarnak “fake” antropologiko edo arqueologiko moduan funtzionatzen du, aurrerapen teknologikoaren eraginaren inguruko gogoetaren bidez ondorio bezela gizartearen etengabeko bilakaera eta aldaketa duen eferbeszentzia soziala aztertuz. Horrela, proiektuak gaur egungo erreminta ezberdinen irakurketa berri bat planteatzen du, material tradizionalagoekin nahastuz komunitate kultural garaikide baten identifikatzaile bezela, alderdi formal nahiz konstruktiboan. Formalki sinbolo nahiz estrukturak Interneteko bilaketen “tracking”ak egiten dituzten programetatik sortzen diren profil geometrikoetatik sortzen dira, azalera bidimentsional eta tridimensionaletan digitalki irauliak direnak. Teknikoki, artelanak, fabrikazio digitalen teknikak (software eta 3D inpresorak, laser trenkatzailea edo fresadora), egurra, argizaria, zementua, brontzea edo artilea bezelako ohikoagoak diren materialekin nahastuz sortzen dira. Bide hontatik, arte prozesu honen emaitza jada anakronikoa sumatzen den kultura garaikide baten aztarnen sorreran datza.


 

Urtzi Ibarguen Arte Ederretan Lizentziatua da EHUan eta Bartzelonako Ramon Llull Unibertsitatean Artea eta Oinarri Berrietan Komisariaketa masterra burutu zuen. Azken urte hauetan bere sormen lana prozesu eta material teknologiko eta tradizionalak nahasten dituzten bide berrien ikerketa, ber-irakurketa eta sorreran ardazten da.

Ibarguenen lana, besteak beste, Sala Amarika, Koldo Mitxelena Kulturgunea, BilbaoArte Fundazioa edo Can Xalant arte espazio edo zentroetan erakutsia izan da, produkzioa, formakuntza nahiz lankidetzako hainbat laguntza jaso dituelarik.

“Vestigios de una cultura contemporánea” de Urtzi Ibarguen