2017ko apirila eta maiatzan zehar argazkigintzaren iguruan hiru kurtso eta hiru mintzaldi eskaintzen ditu bere egitarauan BilbaoArte Fundazioak, David Hornback, Ixone Sadaba eta Gervasio Sánchez argazkilari-artisten eskutik.


Kurtsoak


Apirilaren 27tik maiatzaren 19ra.

«Jugar: una cuestión de vida o muerte». David Hornbacken argazkigintza tailerra.

2017ko apirilaren 27tik maiatzaren 19ra bitartean, argazkilaritza ikastaro teoriko-praktikoa eskainiko du David Hornback argazkilariak BilbaoArten: «Jugar: una cuestión de vida o muerte», jokuan oinarritutako street-photography tailerra.

Matrikularekin.


Apirilaren 25etik maiatzaren 17ra.

«La visión dañada: repensar la fotografía como contrato civil». Argazkigintza mintegi-tailerra Ixone Sadabarekin.

2017ko apirilaren 27tik maiatzaren 17ra bitartean, asearte eta asteazken arratsaldeetan, argazkilaritza mintegi-tailerra eskainiko du Ixone Sadaba argazkilari eta artistak BilbaoArten. Helburua argazkilariaren tokia eta honek munduarekin eta bere inguruarekin duen harremana ulertzea izango da.

Matrikularekin.


Maiatzaren 23tik 25era.

«La dignidad es lo que importa». Fotoperiodismo mintegi-tailerra Gervasio Sánchezekin.

BilbaoArtek Gervasio Sánchezek gidatutako “La dignidad es lo que importa” argazkikazetaritza mintegi-tailerra aurkezteko ohorea du 2017ko agendan. Maiatzaren 23tik, asteartea, 25era, osteguna, Heraldo de Aragóneko berriemailea azken urteotako argazkikazetaritzaren ibilbideaz mintzatuko da 80.hamarkadatik gaur egun arteko gertakaririk tragikoenetatik igaroz. Horretarako, argazkikazetariaren lan zailean begia jarriz.

Matrikularekin.


Mintzaldiak


Apirilak 5ean, 19:00etan.

«Jugar: una cuestión de vida o muerte». David Hornbacken mintzaldia.

2017ko apirilaren 5ean David Hornbackek «Jugar: una cuestión de vida o muerte» aurkeztuko du, jokatzeren garrantzia azpimarratzen duen hitzaldia -street photography eta bizitzan bertan ere. Hitzaldia BilbaoArteko Art Hause Zineman izango da, 19:00etan. Helburua jokatzearen garrantzia adieraztera da, baita jokatzeak eguneroko bizitzan duen garrantzia erakustea.

Sarrera librea aforoa bete arte.

Maiatzak 3an, 19:00etan.

«La visión dañada». Ixone Sadabaren mintzaldia.

2017ko maiatzaren 3an 19:00etan bere lana aurkezteko eta BilbaoArten antolatzen duen tailerraren gaiak azaltzeko mintzaldia eskainiko du Ixone Sádabak. Gure Art House Zineman izango da.

Sarrera librea, aforoa bete arte.

Maiatzak 25ean, 19:15etan.

«MALDITA LA GUERRA». Gervasio Sánchezen mintzaldia.

2017ko maiatzaren 25ean Gervasio Sánchezek «MALDITA LA GUERRA» izeneko hitzaldia eskainiko du. Bertan, gerrek Historian izan duten ikusgarritasunaz eta beraren esperientzia fotografikoan izan due n presentziaz mintzatuko da. Hitzaldia BilbaoArteko Art House Zineman izango da, 19:15etan.

Sarrera librea aforoa bete arte.


Erakusketa


Apirilaren 27tik maiatzaren 19ra.

«Jugar: una cuestión de vida o muerte». David Hornbacken erakusketa.

2017ko apirilaren 27tik maiatzaren 19ra bitartean David Hornback street photographerraren “Jugar: una cuestión de vida o muerte” argazki erakusketa hartzen du BilbaoArteko Kristalezko Patioak. Artista estatubatuarrak, 2012an BilbaoArten bekadunak, bere lehen urteen argazkiak batzen ditu erakusketa honetan.

Sarrera librea, 17:30etatik 20:30etara.