2017ko maiatzaren 18tik ekainaren 2ra Leos Carax zinegile frantziarraren hiru filma hartzen ditu BilbaoArtek bere Art House Zineman: Boy meets girl (1984), Mauvais sang (1986) eta Holy Motors (2012). Proiekzio bakoitzeko bi emanaldi izango ditugu: ostegun eta ostiraletan 19:00etan. Pelikula guztiak jatorrizko bertsioan azpitituluekin.

Sarrera librea aforoa bete arte.

 

Leos-Carax-Cineteca

Batezbestekorik gabe

Leos Carax onartu edota uka daiteke modu erradikal batean. Baina ez dago erdibideko terminorik bere zineman, ezta pertsonalitatean ere. Orain dela 56 urte jaio zelarik, kritikari gisa jardun zuen zinegile izan aurretik. Bost luzemetraiko filmografia laburra badu ere, iraupen eta natura ezberdinetan esku-sartze puntual batzuk ere egin ditu.

1984an, oraindik 24 urte ere ez zituela, filme harrigarri bat plazaratu zuen: Chico encuentra chica, zein ohiko istorio erromantiko tradizionaletik at jarduten den. Bertan, bere estilo definituaren parte diren aztarnak identifika zitezkeen. Honen atzetik Mala sangre (1986), Los amantes del Pont Neuf (1991), Pola X (1999) eta Holy Motors (2012) film apurtzaileak egin zituen. Lau film hauek, estreinakoarekin batera, corpus sendo eta batu bat osatzen dute bere lanean, beti ere etengabeko jarrera borrokalari batekin eta ia beti Denis Lavant aktorearen presentzia ahaztesinarekin.

BilbaoArtek antolatutako ziklo honek gaur egungo zinemako pertsonalitate zailkaezinenetako bat bereskuratzen saiatu nahi du. Maitasun, amodio, bakardade eta zinemaren mundutik igarotako bidai zoragarri bat izango da, zinema sutsu bat, testu edota edukiari dagokionez.

 


Zine zikloa: Leos Carax (maiatzaren 18tik ekainaren 2ra)

Maiatzak 18 eta 19, 19:00etan

Chico conoce chica (1984, 100 min., Frantzia)

Izenburua:  Boy Meets Girl
Zuzendaria: Leos Carax
Gidoia: Leos Carax
Argazkigintza: Jean-Yves Escoffier
Talde artistikoa: Denis Lavant, Mireille Perrier, Carroll Brooks, Maïté Nahyr…

Sinopsia

Parisen Alexek zinegile izan nahi du. Gauzen lehen aldiek liluratzen dutelarik. Florencek (neska-lagunak) Thomasekin alde egin du (Alexen lagunik onena). Ondorioz, lehen erailketa saiakera bat gertatzen da: Alex Thomas itoarazten saiatzen da, baina amore eman eta kaleetan zehar dihardu nora ezean. Bestalde, Mireille Parisera hurbildu den landako gazte bat da, mutil-lagunak abandonatzen duelarik. Alex bikotearen banaketaren testigu da eta harima atsekabetu bi hauek topo egiten dute.


Maiatzak 25 eta 26, 19:00etan

Mala Sangre (1986, 119 min., Frantzia)

Izenburua:  Mauvais sang
Zuzendaria: Leos Carax
Gidoia: Leos Carax
Argazkigintza: Jean-Yves Escoffier
Musika: Benjamin Britten, Serguei Prokofiev
Talde artistikoa: Denis Lavant, Juliette Binoche, Julie Delpy, Michel Piccoli, Hans Meyer, Hugo Pratt, Serge Reggiani, Carroll Brooks.

Sinopsia

Marc eta Hans bi lapur dira, eta bi aste besterik ez dute emakume amerikar batekin duten zorra ordaintzeko. Beraien plana aurrera ateratzeko eta ondorioz, beharrezko diru guztia lortzeko, hirugarren pertsona bat bilatu behar dute. Honek, “maitasunik gabe ohera­tzen direnak” hiltzen ari den birusa sendatzeko antidoto berria lapurtzen eta saltzen lagundu beharko die. Hau Alex izango da, bere neska-lagunarekin utzi berri duen mutiko errebeldea.


Ekainak 1 eta 2, 19:00etan

Holy Motors (2012, 115 min., Frantzia)

Izenburua:  Boy Meets Girl
Zuzendaria: Leos Carax
Gidoia: Leos Carax
Argazkigintza: Caroline Champetier AFC, Yves Cape AFC SBC
Musika: VV. AA., Leos Carax y Neil Hannon
Talde artistikoa: Denis Lavant, Edith Scob, Eva Mendes, Kylie Minogue, Cordelia Piccoli, Elise Lhommeau

Sinopsia

Oscar Jaunaren bizitzaren zenbait ordu kontatzen dira, egunsentitik, iluntzera arte. Oscarrek bizitza ezberdinak zeharkatzen ditu. Negozio gizonetik hiltzailera igarotzen da, baita eskale, izaki monstruoso, familia gizon… izatera ere. Oscar Jaunak rol ezberdinak burutzen dituela dirudi, bakoitzean bere osotasunean sartuz. Baina, non daude kamerak? Bakardadean dago, soilik Celinek laguntzen diolarik. Honek Paris eta inguruetara mugiarazten duen makina erraldoi bat maneiatzen duelarik.