Zer egin behar dut beka eskatzeko?

BilbaoArteko beka eskatzeko deialdia zabalik dagoen epean (urria aldera) proiektu bat aurkeztu behar da. Artista interesatuak bost maila ezberdinetako bekak eska ditzazke:

•    Espazioarekin, eraikuntzaren instalakuntzetan estudio propioarekin.
•    Espazioa eta bizilekuarekin; aurrekoaren modura baina bilboko bizilekurako bekarekin.
•    Espaziorik gabe; beka jaso baina BilbaoArten espaziorik gabe.
•    Espaziorik gabe baina bizilekuarekin; aurrekoaren modura baina bilboko bizilekurako bekarekin.
•    Kolaborazio beka; tailer ezberdinetako maisuen laguntzaile modura.

 

Nola egin naiteke BilbaoArteko erabiltzaile?

Artista-erabiltzaile bezela BilbaoArteko espazio eta lanabesak erabili ahal izateko proiektuaren dossier bat aurkeztu behar zaio erabiliko den tailerraren maisuari.
Proiektua onartua izan ondoren seguru bat kontratatu beharko da, fidantza bat uztearekin batera. Honek erabiltzaileari urte betez BilbaoArten lan egiteko aukera ematen dio.

 

Nola parte-hartu dezaket ekintzetan?

BilbaoArteko programazio zabalaren barruan doako sarrera duten ekintzak daude (hitzaldiak, proiekzioak eta aurkezpenak), eta matrikula bat ordaindu behar den mintegi eta kurtsoak.
Kurtso eta mintegietan parte-hartzeko izen-emate fitxa bete eta info@bilbaoarte.org posta elektronikora bidali behar da. Fitxa hau web orrian aurkituko duzue, kurtsoari dagokion informazioarekin batera.

 

Harpidetzeko buletinik ba al dago?

BilbaoArteko aktibitateen inguruko informazioa jaso nahi baduzu idatzi  info@bilbaoarte.org helbide elektronikora.