LEGE OHARRA

Informazio gizartearen zerbitzuei zein merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 legeari jarraiki, hau jakinarazten dizugu:

  • www.bilbaoarte.org domeinua Bilbao Arte Fundazioaren jabetza da, eta web gune honen bitartez aipatu Fundazioaren jardueren gaineko informazio orokorra eskaintzen zaie erabiltzaile guztiei.
  • Bilbao Arte Fundazioa, G-95138988 IFK-rekin, irabazi asmorik gabeko erakundea da, informazio honi dagokionez Urazurrutia kaleko 32 zenbakian du helbidea – Bilbao 48003.

Web gune honetan agertzen diren zeinu bereizgarriak, markak, merkataritza-izenak, edukiak (testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak, softwarea, esteka zein ikus-entzunezko edo entzunezko edukiak, iturburu-kodea…), egitura, diseinua, elementuak aurkezteko era nahiz web gunean agertzen den beste edozein informazio Bilbao Arte Fundazioaren jabetza dira, eta jabetza intelektual zein industrialaren eskubideen babesa dute.

Erabiltzaileak debekatuta du aurreko paragrafoan aipatutako elementuen erreprodukzioa, eraldaketa, banaketa, jendaurreko komunikazioa, eta oro har, beste edozein ustiapen era egitea Bilbao Arte Fundazioaren esanbidezko baimena izan ezean. Web gune honetako edukien zatien inprimaketa eta deskargatzea norberaren erabilera pribaturako baino ez da baimentzen.

Web honetan erabiltzaileak web gune independenteetarako hainbat esteka aurkitu ahal izango ditu, gure Fundazioarekin erlazionatuta dauden Interneteko beste informazio iturriak eskuragarri izan ditzan, baina beti ere, egileei legozkiekeen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuz. Hala eta guztiz ere, Bilbao Arte Fundazioak ez du esteka horien lotura edo edukietatik eratorritako erantzukizunik bere gain hartzen. Era berean, Bilbao Arteren web gunerako estekak ezartzerakoan Fundazioa titulartasuna duen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatu beharko dira.

 

PRIBATUTASUN POLITIKA

BilbaoArte Fundazioak jakinarazten dizu eman dituzun datu pertsonalak automatikoki tratatu eta fitxategi batean sartuko ditugula. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera tratatu eta babestuko ditugu. Erabiltzaileak atzipen, zuzenketa, deuseztapen eta aurkaritza eskubideak erabili ahal izango du hurrengo helbide honetara gutun bat bidalita: Urazurrutia 32, 48003, Bilbao, Vizcaya.