Aurten ere Urbanbatekin lan egiten du BilbaoArtek hauen seigarren edizioaren jarduera ugariri lekua eskainiz. Aurtengo Jaialdiaren gaiak leku aldatzeak eta hirietako erdiguneetan bizi diren herritarren egozpena dira. 2017ko azaroak 10ean, BilbaoArtek ateak irekitzen dituen unetik ixten dituenera hurrengo jarduerak izango ditu martxan: «Hiri eztabaidak» hitzaldiak eta mahai-ingurua eta «Higiezinen fikzioa» hitzaldi-proiekzioa. Jarduera guztiak sarrera librekoak izango dira, aurre-inskripzioarekin.

Urbanbat jaialdiaren seigarren edizioa BilbaoArten (Azaroak 10)

9:30etatik 14:00etara:

Hitzaldiak eta mahai-ingurua: «Hiri eztabaidak»

19:00etatik 20:45etara:

Hitzaldia eta proiekzioa: «Higiezinen fikzioa»

Fikzioak oso gutxitan dira lekuei buruzkoak; istorioak du garrantzia fikzioan. Gertakizunei jarraitzeari utzi gabe lekua kontuan hartzen badugu, ikus-entzunezko irudian biltegiratutako ezagutza filmikoaren zati batera hurbilduko gara. Azter dezagun filmatutako testuinguruaren ezagutza objektiboaren hondar hori. Protagonista gisa hiria eta bertako biztanleak dituzten fikzioen collage honetan, garai bateko eredu sozioekonomikoari lotutako hiri-gatazken erregistroa dago gordeta. Era berean, fikzioen amaierek irudimenak baino mugatzen ez dituen askotariko irtenbideak proiektatzen dituzte. Beharbada aukera izango dugu fikziozko zinema eskaintzen dituen errebelazio dokumentalengatik estimatzeko eta narrazio-ordena iradokitzaile horri oihartzun eta esanahi berriak emateko.

“Higiezinen fikzioa” fikziozko filmen bidez kontatu eta osatutako ikus-entzunezko obra bat da, non etxebizitzari lotutako arazoak bilbe nagusian edo harekin gurutzatuta agertzen diren.

Left Hand Rotation kolektiboa