Euskal Irudigileen (Euskal Irudigileen Elkarte Profesionala) Ilustrazio Bekak-Mintegiaren zazpigarren deialdia atera da, azken urteotan bezala. Tailer teoriko-praktiko honetan, profesional ospetsu batekin lan egiteko aukera izango dute hamar pertsonek. Aurten, Raúl Arias irudigilea izango da BilbaoArten mintegi hau emango duena, 2017ko irailak 21 eta 22an zehar.

Bekak-mintegia RAUL ARIAS-ekin

 

Data: irailak 21 eta 22 (osteguna eta ostirala).

Lekua: BilbaoArteko 2.4 aretoa (Urazurrutia, 32, 48003 Bilbo, Bizkaia, Espainia).

Ordutegia: 9:30 -13:30 / 15:30 – 19:30. Ostegunean mintegia 19:00etan amaituko da, Raul Arias-ek mintzaldi ireki bat eman dezan 19:30etan.

Beka kopurua: 10

Inskripzioa: Estibaliz-i korreo bat bidaliz (estibaliz@euskalirudigileak.com). Plaza mugatuak.

Noretzat: Irudigile kolektiboaren edozein partaideentzat.

Antolatzailea: Euskal Irudigileak. Asociación Profesional de Ilustradores de Euskadi.

Egitaraua

 

Osteguna, Irailak 21, 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara

Tailer honetan hizpide hartuko dut nola bideratu dezakegun gure lana komunikabideetan: haiekin dugun harremana, gure lanaren erantzukizuna kazetari eta artista bezala, ilustrazioa komunikaziorako tresna gisa, eta ez elementu apaingarri soil modura, gauzatze-denborak eta hainbat teknika.

Adibideak emango ditut eta ariketak egingo ditugu.

Ostirala, Irailak 22, 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara

Aldizkari baten gezurrezko azala egingo dugu eta alderdi guztiak aztertuko ditugu, enkargua, zirriborroen aurkezpena, onarpena, prozesua eta final art delakoa.

 

Mintzaldia. Irailak 21, 19:30ean.

Ilustrazioa prentsan: Ilustrazioa tresna politiko bezala hedabideetan.

Autoreari buruz

RAÚL ARIAS (Madril, 1969).

Ikus-entzunezkoen munduan ekin zion bere ibilbide profesionalari, animatzaile eta fondista arituz eta story board-ak marraztuz. Jarduera horrekin batera, orobat lan egin zuen editorialentzat eta publizitate agentzientzat. Denbora batez gazte sortzaileen animazioko irakasle izan zen. 1991n hasi zen lanean prentsako ilustratzaile bezala, “Bernardo y Plonk” komiki astekariarekin (El País), eta ur te batzuk geroago, Memorias de Gus komikia argitaratu zuen. 1991tik gaur ar te, Estatuko prentsan argitaratzen jarraitu du. Aipatzekoa da El Mundo egunkarian egin duen lana, zeinari esker Society of Newspaper Design eta Society of Publish Design erakundeen nazioarteko hainbat sari irabazi baititu. Espainiako lehen animazio telesaila sor tu eta ekoitzi zuen (Hotel de Animales) Flash teknologia erabiliz. Bere ilustrazioak, orobat, agertu dira atzerriko hainbat idatzizko hedabidetan: The Globe, New York Times, Times eta Washington Post, adibidez. Mundu mailako sariak eta sona lor tu du Metrópoli aldizkariaren azalerako egindako ilustrazioengatik. Bere azken liburuak, Macbeth (El Rey Lear edizio-etxearentzat), Estatu mailan editatutako liburu onenaren saria jaso zuen 2015ean. Artista polifazetikoa izaki, diseinu industrialean eta barnealdeen diseinuan ere murgildu da eta, horrekin batera, sortzaile-lanetan aritzen da industria pribatuan (bideo musikalen zuzendaritza artistikoa, publizitaterako film laburren sorkuntza, e.a.).

www.raularias.com