2017ko abuztuaren 21etik 29ra «Animazioaren boterea» izeneko frantziar animazioko zine zikloa izango da BilbaoArteko Art House Zineman. Jende guztiarentzat eduki egokia duten era askotako film eta laburmetraien zikloa da hau.

Filma guztiak gaztelerazko azpitituludun jatorrizko bertsioan ipiniko dira, Sarrera librea edukiera bete arte.

Azken urteotan ohikoa izan den bezala, BilboArtek Frantziar animazioko filma aukeraketa paregabea aurkezten du. Zinema frantsesa, bere jaiotzatik, munduko zinegile hoberenetakoak izateaz harro egon badaiteke, Lumière eta Méliès anaiak zinemagintzaren ai­tzindari direnak honen adibide ditugu, animazio arloan ere kontalari boteretsuak ekoiztu ditu. Hauetako asko komiki edizio eta nobela grafikoaren munduarekin erlazio zuzena daukate; beste batzuk, azken garaietan bereziki, irudigintza sintetikoa, 3D eta aplikazio digitalen munduan ikasiak dira; datozen lekutik datozela, zinematografia frantziarrean testu filmikoarekiko interes eta laguntza nabarmena azpimarratu behar dugu.

Bilboko Institutu Frantsesak aurkeztutako aurtengo aukeraketa, sorpresa, edertasun, interes eta zirraraz beteriko ibilbide xehatu bat egitera gonbidatzen gaitu. Aste nagusia urbil dagoen garaian, Art House Zinema animazioz beteko da, irudimenez josia dagoen zinema produkzio mugagabea proposatuz. Argazkigin­tza oinarri duen zinemagintzan ez bezala, animazioak, unibertsoak, ametsak eta denbora bera zeharkatzeko gai da, irudimena eta abilezia da hemen jokoan dagoen bakarra. Aurten aurkezten dugun programak arlo honek mugarritzat dituen filmetako batzuk eskaintzen ditu.

 

Frantziar animazio zikloa: «Animazioaren boterea» (Abuztuaren 21etik 29ra)

Abuztuak 21, 19:00:

«Le roi et l’oiseau», Paul Grimault

Herrialdea: Frantzia
Urtea: 1980
Generoa: Fantasía
Iraupena: 87 min.
Zuzendaritza: Paul Grimault
Gidoia: Jacques Prévert, Paul Grimault, Hans Christian Andersen

Sinopsia

Charles V + V + III = VIII + VIII = XVI T Akicardie erreinuko erregea, artzain batekin ezkondu nahi du, eta honek aldi berean, erregearen nahia ezagutzean, txori baten laguntzaz ihes egitea erabaki du.

Abuztuak 22, 19:00:

ANNECY zikloa

“Festival Internacional du Film D’Animation D’Annecy”-en laburmetrai onenen aukeraketa.

Abuztuak 23, 19:00:

«Le royaume»

«Oktapodi»

«Tigres a la queue»

«La moufle»

«5 metres 80»

«Sweet cocoon»

«A la française»

«Le moine et le poisson»

«Nebula»

«For sock’s sake»

«Premier automne»

«Fur»

 

Abuztuak 24, 19:00:

«Dans les eaux profondes»

«Sous tes doigts»

«Conversations with changes»

«Manque de preuves»

«Ascension»

«La legend du Pauvre Bossu»

«Ex-E.T.»

 

Abuztuak 28, 19:00:

«Captain 3d»

«Plato»

«La petite casserole d’Anatole»

«La grosse Bete»

«Le jardin enchanté»

«Una noce en Enfer»

«8-9»

«Floating in my mind»

«Le ballet»

«Hurley’s irish»

«Aprés la pluie»

«Burning safari»

«Le building»

«Rhapsodie pour un pot au feu»

«In beetween»

«Petite escapade»

«Le son des flammes»

«Le trop petit prince»

Abuztuak 29, 19:00:

«Adama», Simon Rouby

Herrialdea: Frantzia
Urtea: 2015
Generoa: Animación
Iraupena: 85 min
Zuzendaritza: Simon Rouby

Sinopsia

Adama Afrika mendebaldeko herrixka batean bizi da. Sanba izena duen anaia nagusia desagertzen denean, debeku guztiak gaindituz bere bila joateko erabakia hartzen du.