2018ko martxoaren 2tik 26ra, Robert Bresson zuzendarian ardaztutako zine ziklo bat eskaintzen du Art House Zinemak jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin. A Contracorriente Films-en parte-hartzearekin.

Sarrera librea aretoa bete arte.

Zuria, gelditasuna eta isiltasuna

Robert Bressonekin elkartzekoak gara BilbaoArte Fundazioan

Zinemagile gutxik hartu dute bere gain intenzio-adierazpen soila baino gehiago den konpromiso izugarri zorrotza: hots, “Irudi onen multzo bat gorrotagarri izan daiteke”-la ulertzea, eta beraz ideia hori zinemagintzan erabiltzea ikuslearekiko amore emate endekatu bat sahietsiz, nork bere buruarekiko konplazentzia baztertuz. Erabateko botoa, guztia irentsi egiteko zorian dagoena.

Robert Bressonek eskakizunen menpean egin zuen. “Ezer ez soberan, ezer ez falta…” errepikatzen zuen behin eta berriro. Baina, nola jakin? Nola lortu?

Erantzun bakarra bere filmak behin eta berriro ikustean datza. Aparteko testuak, Michael Hanekek honela deskribatuak: “Egile bikain ia guztiei buruz esaten da haien obra guztietan saiatu direla pelikula berbera egiten behin eta berriz. Hau ez da egia Bressonekin. Izan ere, egiaren menpe izateak ez du hautatzen uzten.” Robert Bresson izeneko egizale horrek erantzun zion Hanekeri denbora abstraktu eta elkarrizketa hipotetikoan: “Zuriaren, isiltasunaren eta gelditasunaren gainean eraiki ezazu zure pelikula.”

Premisa horrek inbadituko du aurtengo martxoa, neguaren amaiera eta bizitzaren hasiera seinalatzen duen hila, non Bressonen obra nagusienetariko lau lagunduko gaituzten egilearen hogei urte kasik zeharkatzen duen bidaian.

Un condenado a muerte se ha escapado, Al azar de Baltasar, Mouchette eta El diablo, probablemente zine-pentsalari honen itzaltsuenetariko lau pieza ditugu. Berak esaten zuen moduan: “Ideiak ezkuta itzazu, baina aurkigarri izan dadila. Inportanteenak ezkutatuenak izan behar dira.”

Horretan datza gure gonbidapena aldi honetan: BilbaoArteko Art House Zineman ideiak bilatzen denbora pasa dezazuen, emozioank bizitzearren.

Zine zikloa: Robert Bresson (Martxoaren 2tik 26ra)

Martxoak 2, ostirala, eta 5, astelehena, 19:00etan

«Un condamné à mort s’est échappé»
Robert Bresson

Herrialdea: Frantzia
Urtea: 1956
Iraupena: 99 min.
Zuzendaritza: Robert Bresson
Protagonistak: François Leterrier, Charles Le Clainche, Maurice Beerblock

Sinopsia

Frantziako zinearen pelikurarik garrantzitsuenetarikoa. Lan bikaina, André Devigny soldadu frantziar eta Erresistentziaren partaidearen memorietan oinarritua. Bigarren Mundu Gerran, Frantzia okupatuan, alemaniarren armadak atxilotu eta Gestaporen egoitzara eramaten dute teniente Fontaine, itaunketa egin diezaioten. Montluceko gotorlekurako bidean, polizia autotik salto egiten du, baina laster harrapatzen dute berriro eta hiltzera zigortzen dute. Konortea galdu eta esnatu ondoren, Fontainek tamaina txikiko zelda batean aurkitzen du bere burua. Egun batean eskuburdinetik askatzen saiatzen da orratz baten bidez. Pixkanaka, ideia bakar bat obsesio bihurtuko da: ihes egitea.

Martxoak 9, ostirala, eta 12, astelehena, 19:00etan

«Au hasard, Balthazar»
Robert Bresson

Herrialdea: Frantzia
Urtea: 1966
Iraupena: 95 min.
Zuzendaritza: Robert Bresson
Protagonistak: Anne Wiazemsky, Walter Green, François Lafarge

Sinopsia

XX. mendeko pelikularik onenetarikotzat daukagu. “Filma hau ikusten duen edonor zeharo liluratuta geratuko da. Benetan da mundua ordu eta erdian.” Jean-Luc Godard.

Baltasar bere lehen urteak pozez eta haurren jolasteaz inguratuta ematen dituen asto bat da. Heldutasunera heltzean, jabe ezberdinek zamabere gisa gaizki tratatzen dute Baltasar.

Martxoak 16, ostirala, eta 19, astelehena, 19:00etan

«Mouchette»
Robert Bresson

Herrialdea: Frantzia
Urtea: 1967
Iraupena: 78 min.
Zuzendaritza: Robert Bresson
Protagonistak: Nadine Nortier, Jean-Claude Guilbert, Jean Vimenet, Marie Susini

Sinopsia

Filmak OCIC Saria eta Cannesko Jaialdiaren Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zituen. Veneziako Jaialdian ere saritua, Frantziako zine-kritikarien sindikatuak Urteko Filma Frantziar Onena aukeratua izan zen. Definizio altuan berritua da bere 50 urteurrena dela eta.

Mouchette Frantziako landazabalean bizi den hamalau urteko neska da. Aita alkoholiko eta ama gaixo terminala dituela, moldatu gabeko nerabea daukagu Mouchette, munduari mutirikeriaz aurre egiten diona. Bere patuari ihes egin nahi dio eta, isileko ehiztari batekin topatzen denean, bere nahia errealitate bihurtuko dela ematen du.

Martxoak 23, ostirala, eta 26, astelehena, 19:00etan

«Le Diable Probablement»
Robert Bresson

Herrialdea: Frantzia
Urtea: 1977
Iraupena: 95 min.
Zuzendaritza: Robert Bresson
Protagonistak: Antoine Monnier, Tina Irissari, Henri de Maublanc

Sinopsia

Robert Bressonen azken-aurreko pelikula. Berlineko Jaialdiaren Zilarrezko Hartza jaso zuen. Anarkismoa, giza eskubideak eta gazteen egoera gizartearekiko ikertzen dituen existentzia-ariketa zoragarria. Gazte talde batek natura suntsitzen ari den itxaropen gabeko gizarte eroriari kontra egiten dio. Haien artean hogei urteko Charles dugu, erromantiko hutsa, bere bizitzaren zentzuaren bila dagoena. Baina emozio-arazoek kondizionatzen dute bere existenztia, eta laster, etsipenean sakonki murgilduta, heriotza hartzen du bide bakartzat.