2018ko martxoaren 9an, 19:30etan, 2017an bekadun izan zen Manu Blazquez artistaren Abundante Amigable Compuesto ekoizpen propioko erakusketaren inaugurazioa izango dugu BilbaoArten. Erakusketa apirilak 6ra arte irekita egongo da.

Zuriz beteko da aldi honetan erakusketa aretoa, paperean bereziki sortutako lan batekin. Artista valentziarrak milimetrikoki marraztutako lerro paraleloez baliatzen da bere irudi-sailak egiteko.

Abundante Amigable Compuesto

Gauza guztiak lerro-parlamentuak dira.

Kontaerak lerroaren kontzeptua darama inplizitua, hondoan eta itxuran. Denboraren ikuspuntutik, kontaeren eskema klasikoa egitura lineala argia dauka, hasiera – garapena – amaiera. Beste aldetik, edozein liburuk dituen paralelo doazen lerro-segida bat bezala eskaintzen zaigu kontaera.

Antzinako eskribauak, idazten hasi aurretik, lerroen bidez diseinatzen zuen orriaren barne-egitura, idatzia edo dokumentuari konposizio sendo eta irakurgarria emateko. Lerro hauen arteko tarteak testuaren generoa eta erabilitako karaktere tipografikoen arabera aldatzen zen. Sistema metriko dezimalaren neurri unitate minimoetara, milimetrora, murrizten badugu distantzia hau, lerroa bera bihurtzen da distantzia minimoa.

Abundante Amigable Compuesto kontaera grafiko bat da, hitzak ez dituena, zeinean lerroak orriaren azalera guztia hartu nahi izango duena, historian zehar eman zaion bigarren mailako papera zalantzan jartzeko.

 

Manu Blazquez (Valencia, 1978) Institutuko urtetan zehar marrazketa teknikoa eta graffitiaren inguruko interes bizi bat lantzen du, Jaume I egindako uniber tsitate ikasketetan garatzen duena. Publizitatean egindako lehen zikloa eta diseinatzaile grafiko bezala jardundako garai baten ondoren Italiara aldatzen da, Bolognako Arte Ederren Akademian Arte Grafika ikasketak hasten dituelarik. Bertan Comunicazione e riproducibilità tesiarekin diplomatzen da, bi urtez Cataldo Serafini irakaslearen laguntzaile moduan lan egiten duelarik. 2011 urte amaieran garai berri bat hasten du Grezian Tesalonikako Aristoteles Unibertsitateko Xenis Sachinis grabatu irakaslearekin batera.

Gaur egun Valentzian bizi da non zenbaki-ko-deak eta hauen aukera plastikoen inguruko ikerketan lan egiten duelarik