2016an zehar egoile izandako Tania Blanco, Pablo Capitán del Río, Mario Espliego, Urtzi Ibargüen, Zaloa Ipiña, Gala Knörr eta Cristian Villavicencio artistek BilbaoArteko lantegietan ekoiztuko diren bakarkako erakusketak izango dituzte 2017ko apirila eta azaroa bitartean. Urte honetako aukeraketan bereizgarri diren diziplinak margolaritza, eskultura eta instalazioa dira, eta teknologiarekin zerikusia daukate proiektu gehiengoak.

Tania Blancok “Unlid” izeneko proiektuarekin erakusketa aretoa gezurrezko super merkatu batean bihurtuko du kontsumoan ematen den desinformazioa salatuz. Pablo Capitán Del Ríok “La inteligencia en otro idioma” aurkeztuko du, gizaki eta animalien arteko jokaeren konparazioan oinarrituta dagoen proiektu transdiziplinarra. Mario Espliegok “Tecnología del encantamiento”rekin objektu dekoratiboen edukiera politikoa aztertzen du Parisko Plaza de la Naciónen dauden ornamentazioen bitartez. Urtzi Ibarguen Donostiarrak “Kultura garaikide baten aztarnak” fake antropologiko baten bitartez aurrerakuntza teknologikoa hausnartuko du. Zaloa Ipiña Bilbotarrak bideo mappingaren bitartez instalazioa bat sortuko du espazio hurbileko argia eta mugak aztertuz. Gala Knörr Gazteiztarrak nola gure identitatea ziberespazioan kontsumo objektu bihurtzen den aztertuko du “Self identity is a bad visual system” izeneko margo sortarekin. Eta azkenik Cristian Villavicenciok geografia eta biologian digitala eta fisikoaren artean ematen diren erlazioak aztertuko ditu.

 

 

 

2017ko apirilaren 6etik maiatzaren 3ra

urtzi

“Kultura garaikide baten aztarnak”

Urtzi Ibarguen

2017ko ekainaren 8tik 28ra

mario

“Tecnología del encantamiento”

Mario Espliego

2017ko ekainaren 8tik 28ra

31223498640_0546be8429_z

“Ikus esparru zabalduak”

Zaloa Ipiña

2017ko uztailaren 6tik 26ra

cristian-villavicencio

“Dimensiones Paralelas”

Cristian Villavicencio

2017ko abuztuaren 31tik irailaren 20era

pablo-capi

“La inteligencia en otro idioma”

Pablo Capitán del Río

2017ko irailaren 28tik urriaren 18ra

gala-knorr

“Self identity is a bad visual system”

Gala Knörr

2017ko azaroaren 26tik 17ra

31596062935_843b59a3d6_z

“Unlid”

Tania Blanco