2017ko azaroaren 3an, ostirala, BilbaoArteko bildumaren talde erakusketa inauguratzen da Kristalezko Patioan. 19:30etan izango da, «Deklinabideak» izenburupean, eta astelehenetik ostiralera (17:30 – 20:30) egongo da irekita azaroak 17rarte. Doako sarrera.

«Deklinabideak.

Grafikaren ikuspuntu
garaikide bat»

BilbaoArteko bildumaren talde erakusketa

17/11/03 – 17/11/17

Ast-ost 17:30 – 20:30

 Nuria Batalla

Deklinabideak. Grafikaren ikuspuntu garaikide bat erakusketak gogoeta plastiko bat lantzen du BilbaoArte Fundazioko 2.4 aretoa eta kristalezko patioko espazioen artean. Proposamen hau  Bilbao Arte Fundazioan bekadun izan diren artisten lanen aukeraketa batekin hornitzen da. Ondare honek, XXI mendeko testu artistikoez osatzen den udal-bilduma munizipal bizi hau osatzen du.

Erakusketa honek BilbaoArte Fundazioa eta FIGaren (azaroan zehar Bilbon ospatzen den Grabatua eta Paper gaineko Artearen inguruko nazioarteko festibala 2017) artean sortutako elkarlan programarekin elkar eragiten du.

Erakusketa, modu natural batean, proposamen plastikoak grafikaren erabileraren bidez garatu dituzten proiektuetan ardazten da. Osotasunean BilbaoArteko Grafika tailerrean sortuak izan direlarik.

BilbaoArteren ibilbidea osatzen duten urte hauetan, hemen aurkezten diren artisten obren sorrerak, ikuspuntuak eta gauzatzeak gizarteak eta kulturak mantendu duten bilakaera islatzen dute. Guzti honek historikoki estanparekin harremantzen diren alderdien inguruan oso adierazgarria den zerbait suposatzen du, hauen artean, komunikazio eta dibulgazioa gaitasuna, behar eta aukera komertzialekiko erantzuna eta arte-bide bezela ezaugarri bereziak eskeintzeko duen gaitasuna. Azken puntu hau da, zihurrenik, hemen hautatutako artistek nabarmenki sakondu eta azpimarratu dutena.

Hemen erakusten diren lanetan euskarri anitzeko prozesu eta garapenen nahasketa bat ikus daiteke.

Prozesu industrialak erabiliaz azaleren ezaugarri eta inperfekzioetan fokoa ezartzen duten estrategiak.

Ilusioa irudi gisa eta azalera errealitate edo ekintza gisa aurkezten denean hauen artean tentsioa sortzen duten argazki-irudien itxuraldaketa.

Figurazioa eta abstrakzioaren arteko alternantzia.

Collagea, irudi zatiak.

Gizarteko, albisteen eta aldizkarien irudien jabetzea…

Azken finean, artistek markoaren arau eta edizio mugatutik harantz begiratzen duten artelan hauetan. Batzutan, eramaile espresibo moduan erabilitako baliabide teknikoa entitate propioa mantentzen duen lan bat bezela bereizten da.

Hemen aurkezten diren artistek, irudiaren bidez, beste esanahi bat ematen diete erabiltzen dituzten baliabide guzti hauei. Hauen bitartez, planteamentu eta interes aniztasun iradokitzaile bat erakusten dute artelan ezberdinen emaitza plastikoaren bitartez.

Pilar Valdevieso
Erakusketako koordinatzailea

«DECLINACIONES. UNA PERSPECTIVA CONTEMPORÁNEA DE LA GRÁFICA» EXPOSICIÓN COLECTIVA CON OBRA DE LA COLECCIÓN DE BILBAOARTE