2017ko urriaren 5etik 18ra «Habitare» argazki dokumentalen erakusketa kolektiboa izango dugu BilbaoArteko Kristalezko Patioan, Blackkamera argazki eskolaren ikasleen lanekin.

Informazio gehiago haien web orrialdean: http://blackkamera.com/exposicion-de-blackkamera-en-bilbaoarte/

Historiaurrean, gure arbasoek, bizi ziren guneak gainbegiratu eta aztertu behar zituzten biziraun ahal izateko. Posmodernitateko garaietan premia hau desagertuz doa, interes eskasa erakutsiz bizi ziren komunitatearen edo harremanetarako guneari buruz. Oinarrizko/bizi-gune hauek alde batera
utzi dugu aisia/kontsumorako beste batzuk ezagutezinagoak aukeratzeko, ekonomiaren ertzek ezarritako bizitza estiloak ondorioztatua indibidualismo setatsuena sustatzen duena.

Orain kasu gehienetan bizirauteko hornidura beharrezkoak uzten ditugun bunkerra besterik ez da geratzen eta era kontziente edo inkontziente batera ingurune hurbila aztertzeari uko egiten diogu, “bizi garen guneari”.

“HABITARE” izeneko erakusketan parte hartu duten egileek euskarria aurkitu dute, bai irudiaren muga geografikoetan bizi diren gunea aurkitzen duten dokumentu ukigarrian, bai lurreko errealitatea aldatzen duen subjektibismo bilaketan non irudiak erretrataturiko gertaera galdetzen duen, abstrakzio esperimentalenera pasatuz, bideak trazatzen dituena non ingurunea ezagutezina den.

 

JOSU ZALDIBAR
BLACKKAMERA ARGAZKILARITZA DOKUMENTALA ESKOLAKO ZUZENDARIA