2017ko abuztuak 31an, 19:30etan, 2016eko artista bekaduna izan zen Pablo Capitán-en «La inteligencia en otro idioma» erakusketa inauguratzen dugu BilbaoArten. Erakusketa hau astelehenetik ostiralera egongo da irekita, irailaren 1etik 20ra, 17:30etatik 20:30etara. Sarrera doan.

Jakinduria beste hizkuntza batean Etologiaren (animalia eta gizakiaren jokaeren ikerketa) inguruko ikerketa instalazio plastikoen leguaian aplikatzen duen proiektu transdisziplinarra da. Alor zientifiko baten aukera narratiboak arte praktikara eramatea bilatzen duen proiektu esperimentala da. Lehen fase batean Konrad Lorenz, Nicolas Timbergen, Paul Roazen eta Irenäus Eibl-Eibesfeldten behaketa etologikoen inguruko ikerketa teoriko bezela planteatzen da, hauen lan aipagarrien azterketaren bitartez. Erreferentzia, tranpa eta gailua bezelako funtsezko kontzeptuetan harreta jarriaz, Pablok irudiaren gramatika antzeko bat saiatzea planteatzen du, hau da, elementuen instalazioa eta manipulazioaren ariketa bat planteatu, hauetatik at gelditzen den logikatik objetuak zabalduz doazen asoziazio-aukeren korrelatu baten antzera. Ikerketa honen bitartez, artea eta etologiaren eramuetatik, objetuen narrazio estrategiak bilatzen saiatzen da, itxura batean euren prozesuetan urrunak direnak baina, hala ere, ezaugarri komun bat partekatzen dutenak: pasio eskopiko bat komunikatzeko nahia.

 

 

Pablo Capitán del Río Arte Ederretan lizentziatua da Granadako Unibertsitatean eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoan Arte Produkzioa Masterra burutu zuen. Atzerrian arte-ikasketak luzatzeko Manuel Rivera beka irabazlea izan da, V Encontro de Artistas Novosen aukeratua, LaFraguan artista gonbidatua eta Andaluziako Juntaren Arte Plastikoen Lehiaketako Artelan Saria 2007 eta 2010 edizioetan. Bakarka nahiz taldeka, bere lana, besteak beste, Cordobako Espacio Combo edo Palacio de los Condes de Gabian erakutsia izan da.