2017ko irailak 28an, 19:30etan, 2016eko artista bekaduna izan zen Gala Knörr-en «Self identity is a bad visual system» erakusketa inauguratzen dugu BilbaoArten. Erakusketa hau astelehenetik ostiralera egongo da irekita, irailaren 29tik urriaren 1820ra, 17:30etatik 20:30etara. Sarrera doan.

Self Identity is a Bad Visual System erakusketak Susanne Von Falkenhausenek Veneziako Bienalaren 56. edizioan e-flux journalen argitaratu zuen saiotik hartzen du izenburua. Bertan, nartzisismoak praktika kultural moduan aurrerapen teknologikoetan efektu bat gidatzen duela azaltzen du, kontsumitzaile moduan gure bizitza kontrolatu eta menperatzera iritsi dena. 80. hamarkada amaieran, Internet gizona existitu eta askatasun osoz edozein motatako informazioa jaso ahal izango genuen espazio utopikoa kontsideratu zen, korporazio nagusiek eta politikoek kontrolik izango ez zuten tokia. Ziberespazio hontaz edo idealizatutako errealitate alternatibotik ezer gutxi gelditzen da sare sozialen sarrerarekin. Sortzen ditugun erabilera eta edukia konputerizatutako sistemen bitartez aztertzen da erakutsi behar digutena eta Interneten kontsumitu behar duguna hautatzeko. Gure nortasuna, gure gustuak eta pertsonalitatea irudikeria baten barruan saleroste objektuak dira. Momentu berean, sare sozialek alderdi erradikal bat ere badute, euren erabilerraztasuna dela eta mainstream bidetan normalean aurkituko ez genituzkeen edukiak banatu ditzakegularik.

Snapchatek sare sozial moduan bere izaera galkorra dela eta jakin-nahia eragiten du, erabiltzaileek partekatzen duten guztia segundu gutxi batzuetan desagertzen da. Proiektuaren parte bezala artistak Interneteko erabiltzaileei Snapchat bidez irudi eta bideoen partekaketa eskaintzea erabaki zuen, genero binarioa, edertasuna eta arrazaren ezarritako arauak hausten zituzten perfilak aukeratuz eta pinturaren bitartez (bide iraunkor eta tradizionala) instant elektroniko baten barruan dibertsitatea ospatzen duten momentu erradikalei espazio bat emanaz.

 

Gala Knörr Londresen bizi eta bertan lan egiten du. Arte Ederretan Lizentziatua da Parisgo Parsons The New School For Designen (Frantzia). Londresko Central Saint Martinsen burututako Arte Ederretako Masterrarekin graduatua da. 2015ean, Parisgo Cité Internationale des Artsen 50. urtemugarekin arte egoitza eman zitzaion eta La Térmicako (Malaga) Creadores 2016 beka ere jaso du.

«SELF IDENTITY IS A BAD VISUAL SYSTEM» EXPOSICIÓN DE GALA KNÖRR