2017ko abuztuaren 23tik 30era GetxoPhoto-rekin parte-hartzen du BilbaoArtek «Argazki-liburua objektu gisa» izeneko laborategi esperimentala antolatzeko. Yumi Goto komisario eta Juanan Requena artistak izango dira irakasleak honetan.

GetxoPhoto-ko web orrialdean ikusi dezakezu informazio guztia: Link

Argazki-liburua objektu gisa, Yumi Goto eta Juanan Requenarekin

Nola bihurtu argazki-proiektu bat liburu?

Yumi Goto komisario eta editore japoniarrak argazki-liburuen laborategi esperimentala emango du, lehenengo aldiz Europan, Juanan Requena artistarekin batera.

Argazki-liburu baten sorrerako etapa ezberdinak aztertuko dira, kontzeptualizaziotik hasita irudien edizioraino, diseinutik eta formatu eta neurrien aukeraketatik pasatuz. Gainera, arreta berezia jarriko zaio narratibari, eta transmititu nahi diren ideiak komunikatzeko materialekin eta formatuekin duen harremana aztertuko da.

Parte-hartzaile bakoitzak bere argazki-liburuaren maketa batekin amaituko du laborategia. Tailerretik irtengo diren argazki-liburuak jendaurrean aurkeztuko dira jaialdiaren irekiera-astean (abuztuak 31 eta irailak 1, 2 eta 3).

Laborategi esperimental hau argazki-liburu bihurtzeko proiektu bat prest duten argazkilariei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek beren ordenagailua ekarri beharko dute, Photoshop eta InDesign programekin, eta tresna horien gutxieneko ezagutza izan beharko dute.

Klaseak ingelesez emango dira. 25, 26 eta 27an parte-hartzaileek beren kabuz egin beharko dute lan.

* Ordutegia eta programari buruzko informazio zehatza aukeratutako parte-hartzaileei soilik bidaliko zaie. Izen-emateak behin ordainketa egin eta gero baieztatuko dira. Bilbon edo inguruan bizi ez diren parte-hartzaileek beren kabuz bilatu beharko dute ostatu. Jaialdiaren antolakuntzak informazioa emango lieke, hala behar izanez gero.

 

Egunak: abuztuak 23, 24, 28, 29 y 30.

Non: BilbaoArte Fundazioa, Bilbao

Prezioa: 450€

Gehienezko partaide kopurua: 12

Eskaerak egiteko azken eguna: uztailak 30

Hizkuntza: ingelesa (ingelesa ulertzen ez duten partehartzaileek, laguntza izango dute itzulpenarekin)

 

ESKAERAK

Eskatzaile bakoitzak mail bakarra bidaliko du ondorengoekin:

– Izen-abizenak, helbidea eta telefono-zenbakia

– Liburu bihurtu nahi duen lana ikus daitekeen lotura, biografia edo CV-rekin batera.

– Argazki-libururako ideiak: egin nahi den argazki-liburuaren gaineko hitz gakoak edo testu deskribatzailea (300 hitz asko jota).

– Argazki-libururako argazki eta/edo materialen aukeraketa bat: gutxienez 15, gehienez 45. Irudi bakoitza 72 ppp-en egongo da eta jpg formatuan.

– Aurretik argazki-liburu bat edo batzuk eginda izanez gero, deskribapen laburra bidali pdf-an.

Irudi-karpeta gurekin partekatzeko ondorengoa egin dezakezu:

– karpeta konprimatu bat bidali erantsitako artxibo moduan (irudien sekuentzia baldin badakizu zerrendatu itzazu 001.jpg, 002.jpg eta horrela hurrenez hurren)

– irudiekin PDF bat sortu eta erantsita bidali

Osatugabeko eskaerarik ez da onartuko. Bidali zure eskaera getxophoto@getxophoto.com helbidera PHOTOBOOK EXPERIMENTAL LAB gaiarekin.

* Parte-hartzaile bakoitzeko posta bakarra jasotzea nahiko genuke. Arren, irudiak ez itzazu bidali erantsitako artxibo moduan.

 

YUMI GOTO

Tokion jaio zen 1966an. Komisarioa, editorea eta mugak gainditzen dituzten gizarte-trukeko proiektuen garapenean espezializatutako ikertzailea da.

Gatazkak, hondamendi naturalak, arazo sozialak eta giza eskubideen eta emakumeen egoeraren urraketa jasaten duten lekuetan bizi diren tokiko zein nazioarteko artistekin egiten du lan. Tokiko eta nazioarteko abokatu eta GKE-kin lan egin ohi du, eta epaile izan da argazkilaritzarekin lotutako jaialdi eta ekitaldi askotan.

Tokioko Reminders Photography Stronghold-en sortzaileetako bat da; argazkilaritzarekin lotutako jarduerak egiten dira bertan.

 

JUANAN REQUENA

Mantxako herri lehor batean jaio zen, eta zeruertzez liluratu zen artasoroen artean txabolak eraikiz. Porrot eder eta noraez jarraituen ondoren Hegoaldeko itsasora joan zen eta han ikasi zuen hendekasilabikoei eta “quejioei” buruz, liburuak saltzen eta kafeak zerbitzatzen. Bidaiari bihurtu zen rock and roll-ik gabeko taldeen birak lotuz eta eguneroko bukaezinak beteaz. Eta horrela ibili zen, ibiltari, kresalez eta zalantzaz estalirik, begirada eta poesia goritasun berean elkar daitezkeela konbentzitu zen arte: borroka hori gaur egun ere islatzen saiatzen da, gelditu gabe.

GetxoPhoto-k antolatuta, BilbaoArte Fundazioarekin eta EU Japan Fest-en parte-hartzearekin.

LABORATORIO EXPERIMENTAL CON YUMI GOTO: EL FOTOLIBRO COMO OBJETO. COLABORACIÓN CON GETXOPHOTO.