Ikastaro Politen 5. edizioa hartzen du BilbaoArte Fundazioak apirilan zehar, Bonito Argitaletxea antolatzen duen hiru ilustrazio mintegi intentsiboko programa. 2018an Buenos Aires-eko ISOL MISENTA (apirilaren 3tik 6ra), Bartzelonako SONIA PULIDO (apirilaren 9tik 13ra) eta Oportoko ANDRÉ DA LOBA (apirilaren 16tik 20ra) izango dira parte hartuko duten hiru artistak.

 

Informazio gehiago eta matrikulak: http://www.bonitoeditorial.com/cursos-bonitos.html

Ikastaron Politen 5. urteurrena dela eta, jarduera ezberdinak antolatu dira BilbaoArteko Kristalezko Patioan urte honetako ikastaroak laguntzeko. Denak doako sarrerarekin, patioa bete arte.

– Alde batetik, aste bakoitzeko asteazkenero, ikastaroa laguntzeko, mintzaldi ireki bat izango dugu artistaren eskuz, 19:30etan.

– Beste aldetik, apirilaren 5tik ikastaroen azken egunera (apirilaren 20an) erakusketa kolktibo bat izango dugu BilbaoArten, bost urte hauetan ikastaro politetan parte hartu duten 15 irudigileen lanen bildumarekin.

– Azkenik, aste bakoitzeko ostiralero, ikastaroak agurtzeko, kontzertutopaketa bat izango dugu 19:00etan. Lehen ostiralean (apirilak 6) Coqo Djette izango dugu, bigarren ostiralean (apirilak 13) Lester y Eliza izango ditugu, eta azken ostiralean (apirilak 20) Celluloid Jam izango dugu.