2017ko azaroaren 13tik 27ra Dokumentalaren Hilabetea ospatzen dugu BilbaoArten (Mois du Doc) zine ziklo berri batekin. Dokumental guztiak bi alditan proiektatuko dira, egun eta ordu ezberdinetan azpitituludun jatorrizko bertsioan. Doako sarrera aretoa bete arte.

Institut Français-ekin lankidetzan.

Zinea ispilu bezala

Zinema dokumentalaren hilabetea Institut Françaisarekin elkarlanean bueltatzen da BilbaoArtera

Nahiz eta zinema bere adierazpen eta genero ezberdinetan ohiko dugun BilbaoArte Fundazioan, eta ondorioz zinema dokumentala beti den ongi etorri Art House Zineman, ohitura bihurtu da Frantziako zinema dokumentalarekin azaroan lotutako hitzordua.

Honen arabera eta Institut Francais bultzatzen duen ekimenari lotuta, hilabete honetan gure programazioak lehentasuneko kapitulu bat begiesten du bereziki errealitatera, eta honen bidez sozialera lotuta dagoen modalitate zinematografiko honekin.

Ibilbide bizi eta iradokitzailea da zinema dokumentalaren arloa, zinema komertzialeko karteleratik baztertua, lur sail emankor eta berezia oso. Zinema bizia, momentua ilustratzeko eta ageriko faila estruktural nagusiak nabarmentzeko aukera ematen diguna. Hau eta askoz gehiago gordetzen du ziklo honek.

DOKUMENTALAREN HILABETEA / MOIS DU DOC (Azaroaren 13tik 27ra)

Azaroak 13, 17:00 / Azaroak 27, 19:00:

«Swagger», Olivier Babinet.

Herrialdea: Frantzia
Urtea: 2016
Iraupena: 84 min.
Zuzendaritza: Olivier Babinet
Gidoia: Olivier Babinet
Musika: Jean-Benoît Dunckel
Argazkigintza: Timo Salminen
Ekoizpena: Faro / Kidam / Mathematic / Carnibird / Anomalie

Sinopsia: Nerabeen buruaren funtzionamendua misterio bat izaten jarraitzen du bizitza helduko garaian sartzean ere. Swaggerrek nerabe garaian dauden eta zeharo ezberdinak diren Frantziako hiri kaltetuenetan bizi diren zenbait gazteen errealitatera hurbiltzen gaitu. Errealitate honen gainetik nerabe hauek  ahaztu nahi ez dituzten amets eta anbizioak daude.

Azaroak 13, 19:00 / Azaroak 14, 17:00:

«Ce qu’il reste de la folie», Joris Lachaise.

Herrialdea: Frantzia
Urtea: 2014
Iraupena: 101 min.
Zuzendaritza: Joris Lachaise
Gidoia: Joris Lachaise
Musika: Bertrand Wolff
Argazkigintza: Joris Lachaise, Bertrand Wolff
Ekoizpena: Coproducción Francia-Senegal; KS Visions / Babel XIII

Sinopsia: Khady Sylla idazle eta zinegilea Thiaroyera laguntzen dugu, Dakarretik gertu dagoen aldiria batera,  zenbaitetan ingresatua izan den ospitale psikiatriko bat bisitatzera. Khady Sylla bere mediku,  ospitaleko paziente,  senide eta beste zenbait pertsonekin elkartuko da metodo terapeutikoen gai konplexuaren inguruan hitz egiteko eta honek kolonialismoarekin daukan harremanean zakontzeko.

Azarok 14, 19:00 / Azaroak 20, 17:00:

«Le potager de mon grand-père», Martin Esposito

Herrialdea: Frantzia
Urtea: 2016
Iraupena: 76 min.
Zuzendaritza: Martin Esposito
Ekoizpena: Mother, Son

Sinopsia: Martin bere aitonaren etxera bueltatu eta honek bere jakintza guztiak erakutsi, bere sustraien inguruan mintzatu eta bere  emazte hilaren maitasunak bultzatuta landatutako ortuaren sekretu guztiak kontatuko dizkio. Janari azkarreko belaunaldian jaioa, Martin ondasun honen garrantziaz ohartuko da. Bizitzari eta saindu beharreko naturari ereserkia.

Azaroak 20, 19:00 / Azaroak 21, 17:00:

«Les pépites», Xavier de Lauzanne

Herrialdea: Frantzia
Urtea: 2016
Iraupena: 88 min.
Zuzendaritza: Xavier de Lauzanne
Musika: Camille Rocailleux
Argazkigintza: Jérôme Krumenacker, Mono Yim
Ekoizpena: Aloest Productions / Bonne Pioche

Sinopsia: Duela 25 urte Christian eta Marie-France bidaiari bikoteak bizirauteko beharrak bultzatuta Camboyako zabortegietan miatzeaz bizi ziren ahurrak ezagutu zituzten.  Ordutik aurrera, kondizio hauetan dauden haurrak egoera larri honetatik ateratzeko burrukan dihardute. Gaur egunerarte, ia 10.000 ume  eskolaratu dituzte etorkizun hobeago bat eraikitzeko asmoarekin. Hau da beraien istorioa.

Azaroak 21, 19:00 / Azaroak 27, 17:00:

«La Sociologue et l’Ourson», Etienne Chaillou & Mathias Théry

Herrialdea: Frantzia
Urtea: 2015
Iraupena: 78 min.
Zuzendaritza: Etienne Chaillou, Mathias Théry
Ekoizpena: Quark Productions

Sinopsia: 2012ko irailetik 2013 maiatza arte, frantziar gizartea ezkontza berdintasunaren legearen proiektuagatik eraginda egongo zen.  Legea garatzen dagoen hilabete hauetan, Irène Théry soziologoak bere semearekin hitz egingo du gaiaren inguruan. Istorio hauetatik jaioko da pelutxezko hartz, jostailu eta kartoi zatien inguruko filma. Kontaketa intimo honek guztiok ezagutzen genuela uzte genuen horren berraurkitzean laguntzen gaitu: familia.