2018ko martxoak 2an, 12:00etan, Lazaro Louzao zuzendari galegoak (Nove de novembro-ren egilea) masterclass bat emango du BilbaoArteko Art House Zineman.

Sarrera librea aretoa bete arte.

 


 

Lázaro Louzaori buruz

Nove de novembro Euskadirekin oso lotuta dagoen zuzendari galiziar honen lehen lana da. Argazkilaritza eta Arte Ederretako ikasketak ditu, Komunikazioko Gradua egin zuen UPV/EHUn eta Sormen-Dokumentalaren Teoria eta Praktika Masterra UABn.

Film labur hauek egin ditu: Los seres sombríos (2013), CRAC (2014) -Zinegoaken hautatua-, eta La luz que no vemos (2014).

Masterclass honek ekoizpen independentearen zailtasunak azaltzeko asmoa du, ideiatik eta gidoiaren eraikuntzatik hasi, eta lana eraikitzeko garaian kanpoko mugek ezartzen dituzten egokitze lanetaraino -kreatiboak, estetikoak eta narratiboak-. Lazaro Louzao bere filmografian jasotzen joan den erreferentzia eta elementu nagusiak ere ikusiko ditugu.

 

Informazio gehiago Zinegoak-en web orrialdean