BilbaoArteko erakustaretoak eraikuntzaren azpikaldean kokatzen da, sarrera Urazurrutia kaletik duelarik.

200m karratu baino gehiago dituen ezpazio garbi bat da, argiztapen ezberdinak egiteko errail ezberdinez eta korronte elektriko autonomoa duten horma mugikorrekin.

Bertan aurreko urtean bakarkako erakusketarekin sarituak izan ziren 7 artista egoiliarrek erakusten dituzte euren proiektuak. Espazioa urte bukaerako Ateak Zabalik erakusketarako ere erabilia izaten delarik, urtean zehar bekadunak izan diren artista guztiek euren proiektuak aurkezten dituztelarik.

Beste erakundeekin elkarlanean egindako proiektuak eta bertan ekoiztutako proiektu ezberdinak ere aurkezten dira bertan.