A trace of all the lands

Xilografía, impresión digital
50 x 70cm

Oso ezberdinak diren bi teknika elkartzen dira irudi honen erreprodukzioan. Inprimatze digital baten gainean, Jelena Sredanovic estanpazio xilografikoaren bidez ia zeharrargiak diren tinta­geruzadun multzo bat eransten joan da. Geruza hauek oso arina den gainezarpen efektu bat sortzen dute, amaierako irudiari ñabardura eta sakontasuna ematen diotelarik. Tentsio zorrotz bat ezartzen da (formala zein prozedurazkoa) oinarrian dagoen inprimaketa digitalaren bereizmen zehatzaren eta geruza xilografikoen berotasun lausotuaren artean, non baita egurraren zainak ere nabari daitezkeen. Honela, gaiak garrantzia galtzen du eta piezaren ezaugarri estrukturalak dira lehen planoan agertzen direnak.

Dos técnicas bien dispares confluyen en la producción de esta imagen. Sobre una impresión digital, Jelena Sredanovic ha ido aplicando por estampación xilográfica una serie de capas de tinta casi traslúcidas. Estas capas producen un efecto muy sutil de superposición que aporta matices y profundidad a la imagen resultante. Se establece una aguda tensión (tanto formal como procedimental) entre precisa definición de la impresión digital que está en la base y la calidez difuminada de las capas xilográficas, en las que puede incluso percibirse la veta de la madera. De este modo, el tema pierde importancia y son las cualidades estructurales de la pieza las que aparecen en primer plano.

Ir a la ficha de la artista >>