Alazne Zubizarrietaren lana artxibotik abiatzen da, aldez aurretik atentzioa eman dioten irudi biltegitik. Artxibatzeko gogo hori funtzionalitate artistikoari baino lotuago dago erregistratzeko asmoari; irudiak biltzean iragazki tematiko edo estetikoak ikus daitezke, hala nola makarra dena , distiratsua dema, janaria edo pareidolia bezalakoak. 

Iruditegi bat elikatzen duen artxibo honetatik abiatuta, Alaznek grafikatik esku-hartutako irudi batzuk azaleratzen ditu, non erregistroak hibridatzea lortzen duen. Eremu hedatua produkzio materialak eta teknikak gainjartzen eta erlazionatzen diren eremu gisa ulertzen du. Abstrakzio grafikoak bat egiten du umore-klabean kontrapuntua osatzen duten banako errepikari eta bihurriekin. Herrikoia eta iluna, sinbolo errepikariak: aizkorak, kateak, pintxodun pilotak, “monigoteak”. Banderak, gerrarako agian, hondoa eta irudia urtu egiten dira, nahastu, objektu artistikoa desakralizatu.

Alazne Zubisarretak (Gipuzkoa, 1994) Arte Ederrak ikasi zituen UPV-EHUn eta hainbat eskola eta tailerretan grabatu teknika ezberdinen ikasketa osagarriak egin ditu. Bere erakusketen artean daude Itzuli barik, Eremuak-eko Harriak Programa, Arrasateko Kultur Etxea (2019); XX.Artist meeting point “EZ-a”, Okela, (2019); Calcografía Nacional Gazte sortzaileen Erakusketa Lehiaketa Nazionalaren programaren barruan ohorezko aipamenarekin (2019); ARTEAN III, Kultur Ate, Arrasate, (2019). Gigante feísimo, Narata, Bilbao (2018); Artistas noveles Guipúzcoa 2018 programaren erakusketa, Koldo Mitxelenan, Donostian. (2018); 7/7 erakusketa kolektiboa Portalea kultur etxean, Eibar (2018). “Sueño” erakusketa kolektiboa Aire Galerian, Bilbo (2018); Fanzines+tormenta eléctrica, autoedizioari buruzko tailerra Donostiako Tabakalerako liburutegian.