ESCRIBIR LAS MISMAS OTRAS PALABRAS. ESCRIBIR EN OTRAS PALABRAS.

Hizkuntza beti egon da nire lanarekin hertsiki lotuta, baina azken hiru urteotan nire proiektuek hizkuntza desberdinekin jolas nabarmenagoa izan dute eta hizkuntza horien bidez hitz egin dut. Inozotasun edo sumisio onartuarekin erabiltzen ditugun teknologien azpian dagoen hizkuntzaren boterea agerian uzten saiatzen naiz (kontratuko baldintzak onartzen ez badituzu, sistematik kanpo geratu).

Besteen irakurketa ia konpultsiboez elikatuz, eta geure indiferentziaren aurrean ikaratu nahi ez badugu, beste norabait begiratzera behartzen gaituzten epai ahaltsuak sortzen dira. 

Proposatzen dudan proiektuan, elementu horiek (idatzizko hitzak, irakurritako hitzak, idazteko materiala) hainbat mailatan (materiala, sinbolikoa, deiktikoa) berreskuratzeko asmoa dut. Hitzekin gauzak egiteko (John L. Austinen zentzuan), karga sinboliko handieneko elementuak berreskuratuz/birziklatuz. Zeintzuk, aktoperformazio kontzeptuari esker, hizkuntza beste giza-ekintza forma gisa ulertuko diren. Bestea interpelatuz.

ENTENDIENDO QUE EL LENGUAJE CONSTITUYE EN SÍ MISMO UNA FORMA DE CONDUCTA.

Alberto Lomas (Gasteiz, 1967) Bilbon bizi eta lan egiten du. Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (pintura eta ikus-entzunezko espezialitateak, 1992). Antoni Muntadasen Arteleku eta Francesc Torresen Quam tailerretan trebatu da. Bere erakusketen artean honako hauek nabarmentzen dira: Hard Borders/Soft Borders, Karge Gallery, Slemani Old Tobacco Factory (Kurdistan, Irak 2018); Interface -1- (Centre d ‘Art Moderne de Tetouan, Maroko, 2017-2018); Alteraciones en Praxis, (Artium Museoa, Gasteiz 2015-2016), Aurr/Ez Aurre (BilbaoArte, Bilbao, 2014). Morfologías Imposibles. Raúl Lomasekin (Galería Avaart, Gijón 2013). Estatuko eta nazioarteko hainbat erakusketa kolektibotan ere parte hartu du, hainbat ekintza eta instalazio aurkeztuz, besteak beste: By your trace, by your shadow (Exhibition Hall, SeMA NANJI, Seoul 2019); Fronteras e identidades, Isidro Lopez Apariciok ondua (Arteinformado virtual 2019); Meminisse (MyymäläGallery, Helsinki 2018).