Atlas bat zenbait diziplinatako lamina deskribatzaileen bilduma bat bezala definitzen da, liburu bezala azaleztatuta agertu ohi dena (RAE, 2019). Atlas mitologiako titan bat ere bada, bizkar gainean munduaren pisu eta ezagutza guztia jasatea izan zelarik bere kondena.

Definizio hori labur geratzen da Aby Warburgek planteatzen duen atlasaren berrirakurketarekin alderatuz (eta berrantolaketari dagokionez); Warburg artearen historiako hainbat une berrantolatu eta konektatzen saiatzen den erraldoi hori bihurtzen da. Esparru piktorikoan, Richterrek bere atlas pertsonala planteatzen du, non bere intereseko irudiak erregistratuz, bere pinturarako erreferentzia bezala balio dion bilduma sortuz. G. Didi-Hubermanen (2010) arabera, atlasa berez finkatuta dauden gauzak lan-mahaira jaisten dituen tresna bat da, hala nola argazki bat, ilustrazio bat, film bat edo errealitatea bera (A. Warburgen kasuan, elementu finkatu gisa ezartzen dira artearen historiako funtsezko piezak).

Additamenta proiektuak era guztietako irudiak jaitsi nahi ditu lan-mahaira: argazki propioak edo marrazkiak, animazioak eta flora eta faunako liburuen argazkiak, 90eko hamarkadako egunkarietako gehigarri gisa erosten direnak. Pintura praktikaren bidez, irudi hauek jatorrizko testuingurua galtzen dute, hauen metaketaren bidez ezartzen den narratiba berri baten bidez berpiztuz. Metodo honek ezartzen duen hedadura eta adarkatzearen barruan, Additamentak paisaian jarri nahi du arreta, Euskal Herriko ingurune zehatzetik abiatuta. Eremu zinematografikoan (batez ere amerikarrean), basoa normalean jende bitxi eta beldurgarria bizi den leku ilun eta trinko bat bezala irudikatzen da. 

Proiektu honen bidez, paisaia zehatz horren irudia ikertu nahi da. Horretarako, narratiba berri bat sortuz, egoitza-denboran sortuko diren argazki-artxiboetatik abiatuta, eta eremu piktorikora eramanez; anbiguotasuna bilatzen da, ikusleari utziz bere eguneroko bizitzan bizi den paisaiarekin dituen harremanak ezartzen.

Amara Toledo Sevillako Unibertsitatean Arte Ederretan graduatutako, Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean egindako artista da. Bere prestakuntza Andres Garcia Ibañezek eta Antonio Lopezek emandako Figurazio eta errealismo ikastaroetan landu du. Olula del Río (Almeria), 2019; Scarpia XVIII margolarientzako ikastaroa, El Carpio (Córdoba). Lehen saria, 2019; SICUE beka Bartzelonako Unibertsitatean, 2018; Curso Superior de Paisaje ikastaroa, Carmen Andreuk emana. (Priego de Córdoba), 2018. Bere erakusketen artean honako hauek daude: La Persistencia de la Pintura. Artadentro. Faro, Portugal. (Kolektiboa). 2019ko azaroa; Perro, solo pintas. La Peluquería de Miguel. Sevilla. 2019ko ekaina.