Zure oroitzapenen armarria?
Suntsipenaren jainkoarekin izan dira ikusiak.

Lurralde mailako leku hartzeen tiraniak,  haiengandik ihes egitea ezinezko egiten du. Saiatzeak, paradoxak eta neurosia sortzen ditu. Azken finean, norberak egiten duenari buruzko identitate-irakurketa saihestezina da. Eta paradoxa horretan aurkitzen dut babesa. Eta ez da hartu-eman horretan eroso sentitzen naizela, ezinbestean sentitzen naizela baizik.

Ander Sagastiberriren lan egiteko modua irudiak agertarazteko estrategia egokiak sortzean oinarritzen da, proposamen kontzienteari ihes egin diezaioten. Horretarako, marrazketa automatikotik hurbil dauden teknikak erabiltzen ditu. Ia meditazio saioak balira bezala, non egoa alde batera uzteko pentsamendua eta ekintza sinkronizatzen dituen, esku hartzeko tarterik utzi gabe, eta egoa bera asfixiatuz. Ariketa horietan gai da bere funtzionamendua behatzeko lan egiterakoan, gainazal bat betetzeko arazoari aurre egiteko. Analitikoa izan nahi duen proiektu hau biziartekoa da, horrela bakarrik uzten baitio bere erara hazteko lekua. Bere bizitzaren paraleloan, eta (neurri batean) bere kontroletik kanpo, lanak berak nola bizitza hartzen duen behatzen du artistak.

Anderrek ezkutu edo armarrien kontrako terminoetan pentsatzen ditu piezak, nahiz eta horiek ere irudikatzen dituzten objektuak izan. Armarriaren logika honako hau da: lehoi baten indarra nahi duzu? Zuhaitz batek gogorarazten duen errotzea azalaratzea? Elementu hauek gehitu besterik ez duzu egin behar. A priori identifikazio gisa funtzionatzen du: adimen kontzienteak proiektatu egiten du eta irudiak errepresentatu egiten du. Hala ere, eragiketaren ordena alderantzikatzen badugu, agertzen diren irudietara joz, asmoan hutsune bat sortzen da, sortzen den hutsune aktibo battetik azaleratzen den zer edo zer. Eta hortxe datza, hain zuzen ere, bere interesa, proiektua eta posizio-hartzea.

Ander Sagastiberri (Bilbo, 1988) Bilbon bizi da eta bertan egiten du lan. Erakusketa hauek egin ditu: El sol, inclemente, Petra, Bilbo, 2019; Una cara hablándole a un gusano, Rekalde Aretoa, Bilbo, 2018: Alkolea Beach, Donosti, 2018; Hletre Sketrle, ANTI Liburudenda, 2017; Las Fiebres del Madrás, g8360, 2017 eta Octop Canseller Metature, Cosmos, 2016.