Oraindik garaiz da Asturiaseko kaleetan barrena dabiltzan hartzengandik, Veneziako izurdeengandik edo Madrilen janari bila dabiltzan inidioilarrengandik distantzia hartzeko. Animaliak baino ez zeuden mundu isila bizitzari lotutako lehen inpaktu-irudietako bat izan zen. Eta era berean, heriotzak makurtuta mantentzen gintuen. Heriotza-kolektiboko eszenatoki mehatxatzailean, leihotik eta segurtasun-kameretatik egindako transmisioekin, gu gabe existitzen jarraitzen duen eta gelditzen ez den mundu baten ikusle izan ginen. Corpus zatikatu eta prozesual hau oraindik ere gai hauetatik urrun ez egotetik, artearen eta testuaren arteko bereizketa praktikan jartzeko hausnarketa sortzen da. 

Martxoaren 14tik aurrera idazketa praktika artistikoa pentsatzeko leku zehatza izan da. Zer den artistok egiten duguna ekinean gaudenean, eta baita geldi gaudenean ere. Praktika, nolabait, saihestezina izan da, eta biak uztartuta, “ekoizpena” pentsatzeko modu bat gaitu dute, post-Covid, pre-NN (1), NN eta datorrenaren garaian. Idazketa hauek, nire proiektuen materia eta prozesu, ekoizpenaren egokitasunari buruzko zalantzaren eta isiltasun konkretu baten erdian lan egitearen inertziaren artean sortu ziren. Niretzat saihestezina den praktika zeharkatzen zuen isiltasun berri bat. batzuetan asaldatzailea ere bazena. Egun horietan,  heriotzaren eta bizitzaren arteko dikotomian zegoen testuinguruan, zalantzak, ekoizpena, gure egitea, gure errutina, artearen eta artistaren lekua pentsatzeko aukera izan nuen. Ikus-paleta baten konposizio-prozesua, bitartekoen eta prozesuen hedapena. Berriro diot, oraindik denbora eta distantzia falta da, baina dardarka dagoen idazkera (2) hau denbora zehatz baten alaba da.

Egun haiek estudiotik urrun harrapatu ninduten, etxe zahar batean. Batez ere irakurri eta idatzi egiten nuen, baina gure formazioak gauzak zeharkatzen ditu, haien materialtasuna edozein dela ere -dena da gure itzulpenetarako bitartekoa edo lanabesa. Idazten eta irakurtzen nuen, eta, pixkanaka, telebista ikusteari eta albisteak entzuteari utzi nion. Behin eta berriz itzultzen nintzen behar besteko kontzentrazioa eskaini ez nien orrialdeetara, eta orduan berrirakurri egiten nituen. Hitzei erreparatzen hasi nintzen, idazten, tipografiatzen, haiei buruz idazten, eta haiekin batera, lehengo etxeko jabearen josteko materiala aurkitu nuen, eta bordatzen hasi nintzen. Orduan hitzek aurrera egin zuten eskaleta bat marraztu nahi balute bezala, ez zen kontzeptu bat bakarrik, zerbait bisualki eta formalki sineskorra eraikitzen zen. Aisiaren eta denboraren aprobetxamenduaren premiaz beteriko denbora batean, inertzia horren aurka borrokatu nintzen, azkenean egiten nuen arrean, beti saihestezina zaigun zerbait bezala, egitea, begiratzea, ikustea, entzutea, pentsatzea, sentitzea eta itzultzea.

Gaur egun, konfinamendu garaian praktika konfinatu gisa jaio zitzaizkidan idazki eta bisualitate hauek ikusten ditut. Orain, irteera iristen ari den honetan -garai honetako terminologiari justizia egiteko deseskalada-, normaltasun berri baten ordena iristen da, eta hemen ere, hau geratzen da. Ondorengoa idatziaren zatiak dira, testu bihurtu den igarobide horren berrikuspena.

Fedea.

Honen aurretik bakarrik geunden dagoeneko,
bultzatzen gaituen otoiz-liburuak eta fedeak hemen gauzka,
beti
ihes egitea ezinezko den ekite baten gatibu.
Ikusten dudan gauza bakoitzeko
ekiteak
munduak proiektatzen ditu.

Egin dezagun altare bat. San Bukowski daukat hemen oraindik, erreboltariaren zaindaria. Covid19aren garaian, bizitza gaixotu gabe zeharkatzen ari garenok, eta afektuen artean bajarik izan ez dugunok ere, etsipen eta noraeza eta errealitate lehertua sentitzen dugu. Gure sorgin-gurpil endogamikoak eta naufragioaren aldeko kultura-ministrodunekin, a priori hainbeste aldatu ez den lan-errutina batean, badirudi hedatu egiten dela eta beste zerbait gertatzen dela.

Erreferenteak ditugu -asko eta asko kanpokoentzat-, baina munduaren irakurketa, horiekin ere, zaildu egiten da. Agian horregatik, irudi eta sinbolo berrien bila hasiko naiz. Jainko berriak, jada gaindituak uste zituen premiei eusten dietenak.

2015ean, aro garaikide honetako beste atsekabe baten erdian, Elemento Disruptivok (3) aldare bat diseinatu zuen, 2016an editatu eta abenduan argitaratzea lortu zuten estanpita-bilduma batez eta liburu batzuez osatua. Salmentagatik eta idazleak kanonizatzen dituen estanpa hauen bildumakoagatik finantzatu ahal izan ziren liburuak, kausa baten santutasun eta patroitza halo batekin aurkeztuak izan zirenak.

Erreferente literario, ospetsu eta ez-ospetsu, sagaratu eta ez-sagaratuen irudiak dituen artefaktu hau munduaren irudi bat da. Batzuek eta besteek, fedearen ekintza gisa ekoizpena ezagutzen dutenek, nire konfinamenduan inguratzen naute. Bere kanonizazioak estimulu eta energia erreberberazio bezala funtzionatzen du, zirkulu zentrokideetan. Hainengandik askatzen da eta idazle, editore, artista eta poetak zeharkatzen ditu. Energia gordailuzaina eta erresistentzia ekintza baten katalizatzailea, estanpa eta liburuen aldare honi “gertatzeko” eskatzen zaio.

Ekoizpena. Objektuak posible egiten dituen mekanismo horrek, arte-merkatutik kanpo, kontsumo-logiketatik kanpo hutsera saltoak bezala dira. Erritual kolektibo bat eta egite-mapa plastiko/sortzaile/intelektual hori trazatzeko era misteriotsu bat, beharrezko arduraren gertakari sahiestezin bezala. 

Neure burua Fedeari gomendatzen diot eta erresistentzia goreneko ekintza bihurtzen dut.

Hitzaurrea

Bada Madrilgo Retirotik ihes egin duten
Indioilar goseti hauek soilik
esaten diguten zerbait.

Nire konfinamendua bi fatxadako prisma karratu batean gertatzen da, bistak, aurrez aurreko bi begirada pribilegiatu dituena. Batek parkera begiratzen du eta beste batek lurrezko barne-patio batera. Parkea onartzen gaituen baina behar ez gaituen mundu baten irudia da. Udaberria subjektu subirano batengandik aske hedatzen hasten da. Bitartean, patioan era asimetrikoan landatu dut eta etxekotu egiten dut. Belar txarrak kentzen ditut eta letxugak eta tomate landareak hazten dira begiratzen ez ditudanean. Goizero harritzen nau haien ezkutuko garapenak. Besarkatzen gaituenaren taupadak azaleratu egiten dira, geldirik dagoen errealitate hau gorabehera. Lorazainaren eta kontenplazio- bizimodu honek, erlez dardarka dauden parkeko liliei begira uzten nau. Udaberria ez da gelditzen, eta darwinismoaz eta kartesiarraren inguruan loretan dauden proiektuetan hausnartzen jartzen nau. Egoera horrek leku pribilegiatua ematen dit behatzaile gisa, kontzientzia eta laborea, subjektuak eta objektuak birpentsatzeko. Honetaz idazten dut eta irakurtzen saiatzen naiz duela egun gutxira arte irakurtzen nuen bezala. Proiektu ezkutuetan pentsatzen saiatzen naiz, eta bandazioak egiten ditut lanean jarraitu edo gelditu arte. Bi norabideetan ikusten dudana udaberriak nire praktikan egiten eta erantzuten duena da. Pentsatzen jarraitzen dut, baina halabeharrezkoari bakarrik egokitzen natzaio, sortzen jarraitzen dut.

Ekoiztu eta metatu egiten dugu. Hainbat ganbara eta trasteleku ditut, non nik egin ditudan objektuak gordetzen ditudan. Ariketa eta piezak, materialak eta tresnak pilatzen ditut. Oharrez betetako koadernoak metatzen ditut bata bestearen ondoan kokatutako apaletan; alde batera utzitako editatu ditudan bertsioen zakarrontzi bat ordenagailuan; ondorengo atalak dituen curriculum bat: “argitalpenak”, “bekak eta sariak” eta “erakusketak”. Loditu edo argaldu egiten dira bidaltzen ditudan instituzioaren arabera. Argitaratuak izan diren eta izan ez diren testuz betetako disko gogor bat, in crescendo handituz doan ekoizpena ordenatzen saiatzen den webgune bat. Fisikoan eta birtualean biltegiratzen dut sortzen dudana. Aitortzen dut: beldurra ematen dit itzalaldiak, heriotzak bezain beste, nik gordetzen ditudan oharrak eskuragarri utziz eta argitara daitezen nahi ditudan edizioak enkriptatuz. Orain ere lan egiten dut, hemendik, gehiago ekoiztuz, nekaezin, gutxiago egon behar lukeen lekuan.

Ihesbidea

Belarren hari-zuntzak batzen ditut, gogo biziz bilatzera naraman zerbait daukat barruan. Lehenago gauza bera gertatu zitzaidan batzen ditudan eta gero oreka konstruktibo perfektuan pilatzen ditudan makiltxo txikiekin.
Gauza guztiak nagiak ateraz eta dardarka daude. Argi dago ihintz-tantetan
jaten ditudan intsektuez beteago daudela egunero.
Biderketaren denborak udaberri honetan taupadaka dago.
Miraria
berriz ere
hurreratzen ari da. (4)

Irakurri egiten dut. Zorionez, nire erosketa konpultsiboa dela eta despentsak beteta ditut. Astiro aurreratzen dut irakurketa, kontzentratzea kostatzen zait, nire baitan itxita eta konfinatuta nago. Asperduraren aurkako konspirazio delako bat dago, jardueraz gainezka egoteko desio sutsu bat. Kurtso eskaintzak eta pelikula zein materialetarako sarbidea dago. Denbora gal ez dezagun. Konfinamendu behartua gure dogma behatzeko aukera perfektua da. Gure hamster gurpila, edo agian ekitean okupatuta egotea osasunaren sintoma al da? Honek zaindari uzten nau, ezer ez egitearen nire gaitasun falta zalantzan jartzera narama, eta testuingurua kontuan hartuta, egin beharrekoa eta egiten jarraitu beharrekoa. Ekintza inkontziente batean nire irakurtzeko gaitasun falta desmuntatu egiten dut eta materiala sortzen hasten naiz. Irakurketarekin dudan oroimen ezintasuna azaltzeari ekitea material-gabezian aukerak ikustearekin batera gertatzen da. Marrazten ari naiz jada, hainbat tipografiatan idazten eta erraietatik ateratzen. Hitzak leku estrategiko gisa aurkezten dira, eta urruntasuna kontenplatzeko ikuspuntu bat eskaintzen didate. Hemendik ikusten ez dena. Haien gainean pausaturik, harantzago ikusten dut. Letra lodiz idatzida dauden hitzak, bat-batean berraurkitzen ditut.

Tomate eta letxugen plantulak hazten ari dira nigandik ezkutatuta, eta parke lehertua lorategi arrazoitutik ihes egiten duten landarez betetzen da. (Clement 2012). Lekukotasuna ematen dudan irudi hauek munduaren biziraupenaren norabide guztietako teorien baieztapena dira, gu barne hartzen ez bagaitu ere. Nire leiho kontrajarriak koadroaren barruko koadroa bezalakoak dira, gure desagerpenaren efektu estetikoaren lekuko naiz. Bi posizio hauek triangulatua hirugarren koadro bat dago, telebistako eszenak. Heriotzari beldurrak sortzen duen zoramenean ez erortzeko, badira egun batzuk telebista albistegien ordutegian bakarrik ikusten dudala. Heriotzen erregistroak eta zifrek beldurtzen naute, badira egun batzuk triaje hitzaren esanahia ezagutu nuela, nire paletan sartzen, besteak beste. Albisteek gerra-metaforekin erasotzen dute gure heriotza, hauskorrak gara. Baratzea, parkea edo ekitea kontenplatzeko atsedenaren aurkako asaldura-sendabidea.

Krisalida

Jarraikortasun etena meseta garai baten erdian. Jada bi hilabete egin dituen denbora honek, egunero egoera honen inguruan biraka ibiltzeko intentzioarekin idazten dut. Prisma baten gisan behatu egiten dut. Batzuetan noraezean nabil harri magiko bat bailitzan, inguratzen dudan totem bat. Hemen nago, baina hipnotikoki ezpada, egotea kostatzen zait.

Krisalida garaia da, ekitean pentsatzea sahiestezina da, ekoizpen etena eraldaketa kulturala al da dagoeneko? Zeharkatzen gaituen astinaldi honetan kiribilduta, gu eta munduaren artean posizioa hartzeko lurralde pribilegiatu hau har dezakegu? Habi honetan (orain etxe hau den honetan) brodatu eta jostura materiala aurkitu dut. Eta etxean aurkitzen ditudan oihaletan brodatzen ditudan hitz batzuek horma bat okupatzen dute, non paleta bat dagoen; egunak eta egunek eurek uzten didatena erakusten didana. 

Sahiestezina; artearekiko zaletasun honek estudioan (gure ekitean) gatibu gauzka. Zailtasun guztien gainetik eta auzi erromantikoetatik urrun, egin egiten dugu. Bularrean sehaskatzen dugun ezinegon hau, asegabetze eta zentzugabekeria nahasketa, itzuli beharreko errebelazio berri bat aurkitzean, estasiatu egiten da, parte den zerbaitetik hurbilago dago, baita ikasten dugunetik eta elkarbizitzean onartzen dugun horretatik. Egiteko arrazoi hau ez zaigu artistoi soilik gertatzen, artistok soilik pairatzen ez dugun bezala. Kulturarekin lotutako beste lan batzuekin ere ikusia dut. Nire lagun Male datorkit gogora, eta ezagutzen ditudan beste liburuzain batzuk, denak bokaziozkoak eta debozioz beteak. 

Aurten ez dira enaren habiak eroriko. Konfinatuta jarraitzen dugu eta nolabaiteko lasaitasuna sentitzen dut aste santu honetan hutsik geratuko diren etxeengatik. 

Beldurra

Itzuli gara. Landek lortutako guztia, lorez eta naturaz gainezka egiten zuen estanpa bukolikoa, laster batean izan da zuzendua. Zuzenketak goiz entzuten dira. Gertakari horiek kontatu beharko lituzketen irudiak dagoeneko garbitu edo kimikoki erre dira. Parkeetako zuhaixkak moztutako eta mutilatutako heskai bihurtu dira. Belardia berriro zelai bihurtu da, paisaia totalitarioa. Gure boterea berreskuratu dugu, berrikusketarik gabe, eta dena lehen zena izatera bueltatu da. Porrot berri baten sintoma da. Paisaia gure zuzenketak pairatzen hasi da berriro. Lurraldearekin dugun topaketa hilabete hauetan izan ez diren agurrak bezain malkartsua da. Duelu arraro bat.

Hauek ere gure estigmak dira, oraindik ere ditugunak, lehen bezala, amildegirantz erotuta hurreratuz.

Gure ekoizpen gehiena -etena, gelditua edo zirkulazioan- entropiara kondenatutako egitura aldagaitza da.

Normaltasuna

Isilik egotea, entzutea, behatzea, ezer ez egitea. Ezinezkoa, ezin naiz ezer ez egiten egon. Gelditu, gelditu eta isilik egon. 

Lugorriak aukeraz beteta daude, ezer ez landatzeak, erauzketa-erabilerarik ez egiteak, ez du esan nahi, abandonatzean, bizia eta ekintza izan ez dutenik. Ekoizpena berriro dabil zirkulatzen, baina hori guztia are gehiago aldatzen duen zerbait ezkutuan egon daiteke. Erdian, eta hala eta guztiz ere, ziurrenik egiten aurkituko gaitu.

 

_

Bibliografia. Irakurtzeko ahaleginean, praktika honetarako hitzak eta kontzeptuak eskaini zizkidaten liburuetako batzuk. Behatzen ditudan liburuak, eta konpainia egin naute konfinamendu hilabete hauetan.

– Clément, G. (2017). El jardín en movimiento. Bartzelona. Espainia: Gustavo Gili. 

– Mancuso, S. y Vittola, A. (2015). Sensibilidad e inteligencia en el mundo vegetal. Madril, España: Galaxia Gutenberg.

– Mancuso, S. (2019). El increíble viaje de las plantas. Madril, España: Galaxia Gutenberg.

– Pollan, M. (2002). Botany of desire. Bartzelona, Espainia: Randhom house.

– Serres, M. (2012). El contrato natural. Valentzia, Espainia: Pre-textos.

– Sztulwark, D. (2019). La ofensiva sensible. Buenos Aires, Argentina: Caja Negra.

– Thomson, K. (2016). ¿De dónde son los camellos? Creencias y verdades sobre las especies invasoras. Madril, Espainia: Alianza editorial. 

– Wesseling, J. (2019). Investigación artística en la Academy of Creative and Performing Arts, Leideneko Unibertsitatea. Rita Sixto eta Usoa Fullaondo (Ed.), Piscina. Investigación y práctica artística. Maneras y ejercicios. (pp.179-194). Bilbo, Espainia: laSia Edizioak..

(1) NN Normaltasun Berria definitzeko terminoa da, gaztelerazko Nueva Normalidad.

(2) Dardara egiten duen idazkera, Escribir para hacerlo mejor. Reflexiones en torno a la escritura en la práctica artística artikuluan garatu dudan kontzeptua da, UPV/EHUko Txt-Lab idazketa-taldeak egindako argitalpen batean txertatuko da eta laster argitaratuko da.

(3) 2015 urtean Buenos Airesen egin nuen ikerketa-egonaldian argitaletxe intependiente buenosairestarra.

(4) Pandemian zehar idatzitako poema txiki hau Venecian argitaratu zen, La Casa Encendidako irakurketa eta idazketa clubean.

RAKEL GÓMEZ VAZQUÉZ (Bilbo, 1982). Arte Ederretan lizentziatutako artista eta ikertzailea UPV/EHUn. Buenos Aireseko Di Tella Unibertsitateko artisten programan ikasi du, baita Florentziako Belli Arti Akademian ere. INCREARTE Masterra, orain doktoretza tesia idazten ari da. Besteak beste, BilbaoArte, Bizkaiko Foru Aldundiaren beka, Eremuak eta Etxepare sariak jaso ditu.

Armar taldearen bazkide sortzailea da, arte ikerketarako, eta Txt-Laben eta AKMEKA ikerketa taldean parte hartzen du. LaSia taldeko kolaboratzailea. Bere ekoizpen plastikoak, sorkuntza ikerketa bezala ulertzen du, eta dokumentazio hedatu eta ekokritiko bezala artikulatzen da. Eragin koloniala eraikuntza bisual eta sinbolikoan ikertuz eta lurraldean duen indarra eta proiekzioa aztertuz, kapitalozenoaren arrastoa ikusten du sinbolikoki kolonialak diren monumentu eta paisaietan. Desmonumentalizazio horrek bilakaera dekolonialak eragindako akiduraren sintoma gisa ikertzen ditu, krisi ekologikoa eta memoriaren eta nortasunaren arazo politiko sozialak irudikatuz. Artxiboak, liburutegiak eta museoetako bisitak kontsultatzeaz gain, landa-lana eta lan praktiko bat egin ohi duten tresnak ere kontsultatzen dira, marrazketaren, idazketaren, grabatuaren, instalazioaren, argazkiaren eta teknika analogiko fotosentikorren bidez.

https://www.rakelgomezvazquez.com