Oportunidades El Porvenir

El Porvenir es Pablo Picasso Kaleko 2. zenbakian dagoen (48012 Bilbo, Bizkaia) erabilerarik gabeko bigarren eskuko objektuen denda bat da. Beatriz Sanchezen proiektuak saltoki honen izena hartzen du, maiz egiten baititu bertan normalean tratuetan bukatzen duten trasteen erauzketa apetatsuak. Hainbat urtez objektu eta bitxikeria horiek bildu ondoren, estudioak El Porvenir sukurtsal baten itxura hartzen du.

Elementu ezberdinetatik, argazki-irudietatik eta fikziozko antigoaleko gauzetatik abiatuta, “Oportunidades El Porvenir” lanak arkeologia bizitik (herri-kulturaren hondakin materialak eta objektuak) jardutea planteatzen du, kultura modernoak eta garaikideak sedimentatutako irudien biltegian arakatzeko. Objektu ezberdinen jabetzearen bidez, azterketa bisual eta sinboliko bat egin nahi du, azterketan eraldaketa sortzaile batzuk sorrarazteko, objektu horiek berriro adierazteko eta publikoari itzultzeko, traste horien jatorrizko erreferentzia saboteatuz.

Beatriz Sánchez, Kordoban jaioa, Arte Ederretan lizentziatua da EHUn eta Arte Digitaletan Masterra du Pompeu Fabra Unibertsitatean.

Marrazkilaria da, performerra, ikus-entzunezko sortzailea, multimediaren arloan “asaldatzailea”, eta hainbat alderditatik jarduten du diskurtso heteronormatiboak eta informazioaren gizarteak gugan eragiten duen inpaktuaren analisiari dagokionez.

Bere lanek aipamen ugari izan dituzte Bilbao Arte, Iniciarte, NU2’s, la Fundación Rafael Botí, VAD festival edo Daniel Vázquez Díaz, besteak beste. Eta hainbat jaialdi, kanal, kolektibo eta azokatan aurkeztuak izaten ari dira. Hala nola Arco, Estampa, Cosmopoética, SÂLMON <, DVDanza de La Habana, Metrópolis RTVE, TV3 Televisió de Catalunya, Caixaforum Barcelona, IDN, La Casa encendida, Centro José Guerrero, CentroCentro Cibeles, Injuve, I+CAS, Centro Huarte, eta abar.

Gaur egun Bilbon bizi da, eta bertan bere lan artistikoaren ekoizpena eta nazioko eta nazioarteko talde ezagunentzako bideoklipak egiten ditu.

Pedagogia sortzailean ere aritzen da, Espainia, Europa eta Amerikako kultur zentroetan aldizka bideokreazio tailerrak emanez.

beatrizsanchez.net