Camilla Gurgonek paper termikoa erabiltzen du oroimenaren, eguneroko bizitzaren, denboraren eta harreman sozialen metafora gisa. Paper termikoan garrantzitsua dena urte batean edo bitan desagertzen den bezala, eguneroko oroitzapenak, keinuak eta topaketak ere desagertzen dira gure burutik.

Ordainagiriak eguneroko gertaerak, oinarrizko beharrak, bilerak eta jendearen momentuak erregistratzen eta dokumentatzen dituzten “egunerokoak” bezalakoak dira, batez ere une “hutsal”ena: horregatik, ordainagiriak eurek ere ez dira biltegiratzen, ez dira erretiratzen edo jaso eta gutxira botatzen dira. Artistak bizi dugun une historikoari buruzko gogoeta egiten du, eta, bereziki, bizi dugun ugaritasunari erreparatzen dio.

Bereziki proiektu honetarako, Camillak ikerketa prozesu bat hasteko asmoa du, non gastu batzuk erreproduzituko dituen Bilbon aurkitutako ordainagirietatik abiatuta, tokiko kultura eta biztanleen eta hiriaren arima nolabait xurgatzeko. Bideo-dokumentazioa, gastuen argazkia eta eskultura bihurtutako produktu kontsumituen ontziak erabiliko dira.

Camilla Gurgone (Capannori, 1997) Erroma eta Lucca artean bizi eta lan egiten duen artista da. Erromako Arte Ederretako Unibertsitatean (2016) eta Bilboko Arte Ederretako Fakultatean (2019-2020) egin ditu goi-mailako ikasketak. Bere erakusketa kolektibo eta bipertsonaletako batzuk honako hauek dira: Artisti in natura, Claudia Staccioli, Gala Art, Spazio Cerere, Erroma, Italia, 2019; Arte in Arti e mestieri 18 ‘prize, Mauro Carrerak komisariatua, Suzzara Sariko galleria, Mantova, Italia, 2019; Cosmos, the intimate universe (erakusketa kolektiboa) Gisella Chaudella Turin, Italia, 2019; Passaggi, Nicolas Martinok komisariatua, Pastificio Cerere, Erroma, Italia, 2018. Bere meritu nagusien artean honako hauek daude: Michele Welkeren Readers performancearen parte izatea Macron, Erroman (2019); 21 finalisten artean hautatua izatea Rotary Club sariagatik, Bassano del Grappa, Veneto, Italia, 2019; eta Ascoltare lo spazio egoitza artistikoa lortzea Seminaria sogninterra, Maranola, Formia, Italia, 2019.