Cassandre Jacoudentzat eguneroko errutinak arruntasuna, ohitura, normaltasunarekin zerikusia dauka. Egoera konstante, errepikakor eta aurreikus daitekeena da, baina baita eremu esperimental bat ere. Bere lana inguruan hain ohikoak diren objektu eta espazioetan zentratzen da, ia existitzen direla ere konturatzen ez garen tokiak: lantokia, bizimodua, kaleak, garraio publikoa…

2018az geroztik, artistak era erregularrean erabiltzen dituen edo erabiltzen ez dituen garraiobide publikoen itxura ikertzen aritu da. Eserlekuen forma, koloreak, argiak; bidezidorrekin, gurpilekin, zoruaren gainean edo azpian… Gai honekiko interesa eskolan hasi zen, eta, ondoren, Madrilen, Nacho Martín Silva margolariarekin batera.

Gaur egun, Bilbao Arteko egoitzan, Cassandre Jacoudek lan honekin jarraituko du, Euskal Herriko garraio publikoan oinarrituta.

Cassandre Jacoudek (Lyon, 1997) École Supérieure d ‘Art et Design (2018) eskolan egin ditu ikasketak. Bere erakusketen artean, Exposición A/R, Hogar del International, Erasmusen itzulerako erakusketa kolektiboa, 2019; Open Studio Nacho Martin Silvaren Colisión Constante erakusketan, Estudio Nacho Martin Silva. 13º Nocturno de los Estudiantes. Erakusketa Grenobleko Museoan, 2016. There is nothing to see, BF15 Galeria, 2015.