Nola antzematen dira emakumeak literatura arloan? 1983an Joanna Russ idazle, akademiko eta feministak How to Suppress Women’s Writing entsegua argitaratu zuen. Bertan emakumeenganako eguneroko laidoztasun praktikak salatzen zituen, hauek hamaika kategoriatan katalogatuz; idazteko oinarrizko tresnetarako sarrera ukatzetik, lanaren autoretzaren ukatzea edo isolamenduaren teoría. Teoría honen bitartez praktika bati edo lanaren zati txiki bati soilik ematen zitzaion ga­rrantzia, ekintza soilaren adierazpenean oinarritzen zen mito faltsu bat sortuz.
Russen entsegua abiapuntutzat hartuta, Elizabeth Casillasek diseinu grafikoa eta horma-irudiak erabiltzen ditu literaturaren barruan emakumeen “toki eza” salatu eta letren munduan eduki behar duten tokia aldarrikatuz.
 
Elizabeth Casillas kazetaria, Cactus aldizkariko argitaratzailea eta argitaletxe kudeatzailea da. 2016an, Jóvenes y blasfemas jaialdia zuzendu zuen, espiritu feministaren ikuspegitik abiatuta; izan ere, jaialdi horren helburua emakumearen presentzia komikiaren eta bideo-jokoaren industrietan bultzatzea da. Gaur egun Joker liburu dendaren Nobela Grafikoaren Kluba zuzentzen du eta, halaber, kulturaren inguruko ekitaldiak dinamizatzen ditu. Komikietan, literaturan eta feminismoan murgilduta, kultura arloan gutxieneko interesa duen edozein gairi buruz idazten du.