HARRI HORRI AR “De la acción al objeto”

Harri, Orri, Ar Harri, Orri, Ar, prozesuaren barruan aldagai ezberdinak dituen jolas bat da. Endika Basagurenen kasuan, aldagai hauek hiru dira: Harri (instalazioa), Orri (marrazkia), Ar (ekintza/performancea). Kontzeptualki “Harri Orri Ar” proiektua sormen-prozesuaren azterketan oinarritzen da, AR-en kasu zehatzean ekintza performatiboa bitarteko gisa hartuta.

Performancea arte-diziplina gisa ekintza bakar eta errepikaezin gisa ulertzen da, eta horren arrasto bakarra bideoa eta dokumentazioa dira. Nire proiektuaren bidez, performanceak “hondakin” deituko genukeen hori sortzen duen baliabide plastiko bat sortzea bilatzen dut. Fokua urruntzen badugu, edozein artelan artista ororen praxiaren “hondakina” dela ulertuko dugu.

HARRI ORRI AR “De la acción al objeto”, prozesuan eta horrek dakarren guztian oinarritutako proposamena da. Erregistro bisuala eta soinua, eta ekintzen ondoriozko propioak zein kanpokoak diren (publikoak eta kolaboratzaileak) sentsazioak dokumentatuz. Helburu hori lortzeko, Endika Basagurenek hainbat ekintza/performance garatuko ditu, banakakoak zein taldekoak, eta bere gorputza erabiliko du eragileek edo artista kolaboratzaileek tresna gisa har dezaten. Ekintza horretatik geratzen diren pieza- edo objektu-hondakinak egiteko.

Endika Basaguren Ansoleaga (Bilbo, 1978) marrazketa, instalazio, argazki eta performance arloetan lan egiten duen artista da. Euskal Herriko Arte Ederretako Unibertsitatean ikasi zuen. Artista gisa egindako ibilbidean, Getxoarte Arte Azokan parte hartu du 2001, 2004, 2006 eta 2008 edizioetan, 2010eko Faim Arte Azokan Madrilen eta 2005eko Frankfurteko Arte Azokan Alemanian. Estatu mailan erakusketak egin ditu 1999tik gaur arte, bakarka zein taldeka. Bere lanak Italia, Londres, Holanda, Frantzia, Alemania, AEB eta Arabiar Emirerri Batuetako nazioarteko erakusketetan zabaldu dira. Gaur egun, bere lanak, Miamiko Amerikako Museoan (AEB), Mostoleseko (Madril) Arte Moderno 2 de Mayo eta Oviedoko (Asturias) El Palacio de la Lilan aurkitzen dira.