Industrial Unit

Industrial Unit ikus-entzunezko proiektua trantsizio beltzetan gertatzen diren ekintzen momentu segida bezala uler daiteke; “dramatismo iluneko” espazio bat da,off ahots  batek zeharkatzen duena. Eszena abstraktuak eta sinbolikoak dira, eta ikus-entzunezko pantaila-babesle gisa edo lapsus hipnotiko gisa funtzionatzen dute. Ageriko intentziorik gabe ahotsaren erritmoan beltzetik sortzen dena eta taupadaka dabilena.

I.U-n (Industrial Uniten) Esteban Torres bere ohiko erakusketa-euskarrietatik pentsamendu artistiko bat emantzipatzeko ideiara itzultzen da. Museo itxiak, itsasora eror daitezkeen etxeak, baso edo biribilguneetan ezinezko eskulturak, ordu hilak dituzten erloju publikoak edo abandonatutako lantegiak erabiltzen ditu (beste lan askotan bezala) gaur egungo proiektuan. Espazio desengainatuak dira, “hiri-funtzioa” deritzonaren baitan ahokatzen ez direnak, eta lengoaiatik dekonstrukzio-jolas bati ere ezin zaizkionak eskaini; ez dira sozialki biziak; hala ere, artistak “trama-emaile” gisa erabiltzen ditu.

Esteban Torres Ayastuy (Gasteiz, 1964). Bilbon bizi eta lan egiten du. 1989an Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako lizentziatura egin zuen. Bere lana Artcita enpresarekin egindako sorkuntzen – Arkitektura, ingeniaritza eta proiektu publikoak – eta banakako praktika artistikoaren artean banatzen da; edo proiektu komunen barruan lankidetzan. Bere lan artistikoa hainbat formatutan garatu da, besteak beste, instalazioetan, eskulturetan, bideoetan eta idatzietan. BilbaoArte Beka, 2008; Artium Sormen eta Ikerketa Beka, 2008; Eusko Jaurlaritzaren Sormen Beka, 2019. Bere erakusketetako batzuk honako hauek dira: Colonia Apócrifa. MUSAC (León) 2015; catfishproject. Bilbao Arte, 2009; Objeto de Réplica, ARTIUM Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa, 2007.  Colectiva ARCO, Madrid, 2001. La piel falsa. Depósito de aguas, Gasteiz, 1994.