(neo) HÁBITAT proiektuaren abiapuntua – Estibaliz Sádabaren gainerako praktika artistikoa bezala –  errealitatearen aurrean jarrera politikoa hartzea da, teoriaren eta aktibismo feministaren arloetatik. Bere lanak ikuslearen begirada desautomatizatzea proposatzen du, oraindik ere emakume artista politika instituzionaletatik “proletario kultural” gisa baztertzeko moduei dagokienez; eta, oro har, emakumeak espazio publikoarekin duen harreman historikoari dagokionez, non etxeko eremua bere giltzaperatze-espazio gisa aurkezten den, bai landa-inguruneetan, bai hirigunean.

Argazkigintza, bideoa, performancea eta collagea barne hartzen dituen bere diziplina anitzeko praktikak, gorputza tresna eta esperimentazio-leku gisa erabiltzen du, muntaketa-prozesua beti editatua eta berreraikia den ekintzen bidez.

Bilbao Arte Fundazioan (neo) HÁBITAT proiektua garatzearen helburu nagusia da emaitzak Erromako ALBUMARTE galerian aurkeztea. Erromako arte garaikidearen zirkuituko gune dinamikoenetako bat da, eta Europako hainbat artistaren proiektu esperimentalak erakustea duena helburu.

Estibaliz Sádaba Murguia (Bilbo, 1963) artista eta arte eta ikerketa doktorea da. Beka ugari jaso ditu, besteak beste, Espainiako Akademiak 2018an eta 2016an, BBVA Fundazioaren 2017ko Beka Multibertsoa Bideoartean Sortzeko Bekak, Farrera (La Panera de Lérida) Art i Natura Bekak eta Parisko La Cité Internationale des Arts, BilbaoArte Fundazioa, Artium Museoa eta Fundación Arte y Derecho.

Azken urteotan erakusketak egin ditu MUSACen (Leon) eta Mataderon (Madril), eta bere bideo lanak aurkeztu ditu Reina Sofia (Madril), MACBA eta Fundació Antoni Tàpies (Bartzelona) eta CDAN (Huesca), besteak beste.

Gainera, praktika artistikoei, aktibismoari eta feminismoari buruzko mintegiak zuzendu ditu Artelekun, Rekalde Aretoan edo Tabakaleran. Hainbat argitalpenen editorea izan da, hala nola Erreakzioa, Joyas y Caprichos eta Series Múltiples.