I Hold You and You Hold Me egindako Katalinen azken filmetik abiatutako proiektua da ÁLOMTÁJAK/DREAMS OF LANDSCAPE. Hiru emakume queer-en arteko zaintza eta  botere-harremanen negoziazioan oinarritutako filma dam, Donostiako Tabakaleran bizi zen bitartean garatu zuena. Hurrengo fase honetan, eta jarraipen gisa, Eszter Katalinek paisaiak proiekzioetan eta egoera mental emozionaletan bilakatzeko duten ahalmenari erreparatuko dio. Ametsetan bisitatutako paisaien deskribapenean eta lagintzat hartutako pertsona batzuek erabilitako hizkera eta hizkuntzan oinarrituako ikerketa eginez.


Paisaiaren, hizkuntzaren eta ametsen arteko lotura horren bidez, ametsaren lekuaren edo lekuen inguruko hausnarketak planteatzen dira. Hau da, egoera horretan bisitatutako lekuekin paraleloan gertatzen den gelako espazio intimoaren ingurukoak edo hizkuntzaren bidez esperientzia berreraikitzen dugun moduaren ingurukoak.
Metraje honetarako funtsezko irudia olatua da, mugimenduaren, batasunaren eta sakabanaketaren sinbolo gisa pentsatua, itxita eta irekita egotearen sinbolo gisa, pentsatu, hitz egin, mugitu eta espazio batean bizitzea bezalako ekintzen mugak baieztatuz eta ukatuz.

Eszter Katalin (Budapest, 1991) Budapest eta Vienan bizi den artista bat da. Gatazka politikoen eta praktika artistiko kritikoa deritzonaren irudikapenaren arteko tentsioetan oinarritzen da bere lana. Memoriaren eta bazterketaren politikek oso markatuta. Bere azken lanen artean daude I Hold You and You Hold Me (bideoa, 2019), Megszakítás (2017), Versammlung (Coming together, audio pieza, 2017) eta Mária Vörösben (Mary in Red, bideoa, 2018).