gonzalo
gonzalo2

Proiektuak paralelismoak egiten ditu aldaketa-prozesu naturalen eta artis-tak sorkuntza plastikoarekin. Higadu-raren eraginarengatik hondatuta edo kalte-tuta dauden gainazalen gaineko zuzeneko behaketatik abiatuz, leku emozional edo historiaz eta sinbologiaz kargatuta dauden zenbait lekuren egiturazko aberastasuna na-barmentzeko interesa sortu zen. Espazioa-ren lekualdatze analitikoa da prozesu plasti-ko bat garatzeko aukera ematen duena, non leitmotiv formen etengabeko aldaketa baita, eta errorea, kalte edo ezbehar bat gisa ager-tu ordez, baliozkoa eta komenigarria den lan-tresna bat gisa agertzen da.Ibaizabal itsasadarrean zehar dauden asko-tariko kaiek armazoi horiek zatituta dauden eta lehen zuten funtzioa galdu duten ger-taera gisa sakontzea eskatzen du. Zatiketa hori, sailetan dauden konposizioetan egin daiteke, hala nola poliptikoetan, moduluzko sareari esker, hormigoizko eskeleto horiek hainbat egoera konbinatzeko aukera ema-ten duelako.

 

Gonzalo Rodríguez  Arte Ederretan lizentzi-atu zen Sevillako Unibertsitatean. Ikaskete-kin jarraitzeko unibertsitate bereko masterra egin zuen, Erresuma Batuko Winchester School of Art zentroan grabaketako espezi-alizazioa ikasi ondoren. Zenbait erakunderen beka jaso du, hala nola Rodríguez-Acosta Fundazioarena, Centre d´Art Contemporani La Rectoría zentroarena, Uncastillo Funda-zioarena, San Quirceko Historiaren eta Ar-tearen Errege Akademiarena, Royal Bath & West of England Society elkartearena edo  Viana Fundazioarena. Bere lanak Cuscoko (Peru) Arte Garaikideko Museoaren bildu-metan, Ramon Areces Fundazioan eta Tres Culturas del Medioterraneo Fundazioan daude ikusgai; baita galeria hauetan ere: Jo-van Popovic (Serbia) eta Rowley Contempo-rary Art Gallery (Erresuma Batua).