Ignacio Barriosen lanak espazioarekiko harremana, irudikapen bisuala eta ikuspuntuaren nozioa aztertzen ditu. Kameraren eta hainbat ikuspegiren bidez, irudiek iradokitako gaien hierarkiak aldatzen ditu. Bilbao Arteko egoitzan, eta betiere prozedura horretatik abiatuta, bere ikerketa Bilboko industria-eremuaren hazkundean oinarritzen da. Bere helburuak hiriko espazioa esploratzea eta birdefinitzea dira, argazkiaren eta eskulturaren ikuspegi minimalista baten bidez.

Argazkigintzaren bitartez, gure eguneroko bizitzan sumatzen ez ditugun hutsuneak nabarmentzeko espazioa nola antola dezakegun jakin nahi du Barriosek: Daniel Burenen “Red Arches” piezan bezala, bizitza errealean ikusten ditugun zenbait egoera eraldatu nahi nituzke, eta espazio horiei buruzko ikuspegi berriak eskaini, lengoaia modernista eta minimalisten jolasaren bidez. Nire objektuak (lehortzeko bastidoreak) hiriko paisaian aktibatu eta jarri nahi nituzke, bizi garen espazioei irakurketa berri bat emateko.

Ignacio Barrios (Geneva, Suitza, 1989) argazkilaritzarekin lan egiten duen artista bisuala da. 2019an, Ignaciok Argazkigintzan Masterra osatu zuen Londresko Royal College of Art-en. 2019ko Irudien Graduondoko Genesis Sariaren irabazlea da, eta ohorezko hiru aipamen jaso ditu IPA Lucie sarietan, Urban Seascapes seriean, José A. Figueroa, Javier Vallhonrat, Cristina García Rodero, Antonio Xoubanouva eta Oscar Monzón argazkilariekin batera. Bere erakusketetako batzuk hauek dira: Fin de Temporada, Estudio Figueroa-Vives, La Habana, Cuba, 2019; Quivering Horizons, The Sky has no surface, Berwich-upon-tweed, 2019; MA Photography Graduate Exhibition, Royal College of Art, London, 2019; Work-In-Progress Show, Royal College of Art Work, London, 2018; 24 Motocicletas, Estudio Laura Lio, ArtBanchel 2, Madrid, 2018.