Ivan Gomezen praktika artistikoak irudiak, objektuak, espazioak, terminoak eta pertsonak erlazionatzeko moduetan jartzen du arreta. Nozio horrekin bideo-muntaietik, collagetik, instalaziotik, bitartekaritzatik eta idazketatik lan egiten du.

Denbora daramat artetik ikerketa bat praktikatzen. Entseatzen. Eta, gaur egun, uste dut entsegu horiek tenkatzeko modua proposamen-praktika gailu gisa pentsatzean datzala. Besteekin, besteentzat, “tarteko” bat. 

Ivan Gomez (Irun, 1984) Arte Ederretan lizentziatu zen (UB) eta San Antonio de Los Bañoseko (Kuba) Zinema Eskolan jarraitu zuen. Ikerketa eta Sorkuntza masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bertan jarraitzen du ikertzaile lanetan. Bere lanak MAMM museoan (Medellin), Pärnu International Film and Video Festivalen (Tallín), Vostell Malpartida Museoan (Caceres), La Casa Encendidan (Madril) eta Berlin, Brusela eta New York hirietan ikusi ahal izan dira. Hainbat sari irabazi ditu eta bere pieza batzuk bilduma pribatu ezberdinetan daude.