When The Scribblings Become…

Gizakiak txikitatik erakusten dituen pultsio estetikoen jatorria, adierazpen-prozesuak garapen-etaparen arabera itxuraz aldatzea, eta horien desagerpena helduaroan. Horiek dira Xabi Ceerreren interesak proiektu honetan. Artista prestatzen ari den When The Scribblings Become… erakusketa-proiektuan garabatoaren instrumentalizazioa eta sinbolo bihurtzea aztertuko da. 

Historian zehar, haurren artean berez agertzen diren diagramak sinbolo bihurtu dira, eta gero, esanahi-kargaren bidez, ideia konplexuagoak irudikatzen dituzten zeinuak agertzeko. Zeinu grafikoaren heltze-prozesu hori interesgarria da; izan ere, gure lehen adierazpen artistikoen errepresentazio-borondaterik gabeko balio estetikoa nabarmentzen dute. Rhoda Kellogg psikologoak “Análisis de la expresión plástica del preescolar” (1979) liburuan iradokitzen duen bezala, zeinen zeinuak ideologia politikoek, nazioek eta, erlijioek erabiltzen dituzte azkenean.

Xavi Ceerre (Alcoy, 1988) Arte Ederretan lizentziatua da Gerrit Rietveld Academie-n (Amsterdam, NL). Gaur egun, UPV/EHUko Pintura Masterra egiten ari da Bilbon. Bere prestakuntzaren barruan, pinturari buruzko ikasketa aurreratuak ere egin ditu 2017an School of Visual Arts, New York, USAn. Laguntzak eta bekak jaso ditu, hala nola: Residencia Nautilus, Artist in Residency, Lanzarote, 2019; Piramidón Centre d’Art Contemporani, Artist in Residency, Bartzelona, 2019; Bilbaoarte Fundazioa, Artist in Residency, Bilbao, 2018. Bere bakarkako erakusketen artean ondorengoak daude: ESPLAI, Galería Juan Manuel Lumbreras, Bilbao, Spain, 2019; Playtime, HQ Barcelona, Bartzelona, 2018; Bad Gait, 33/45 Gallery, Bartzelona, 2018; La Caída de Europa, Hospi7a7e7, L’Hospitalet de Llobregat, 2017.