Teretsu (手列): japonieraz. “手”  /te/, eskua, eta “列”  /retsu/, zutabe.

Historian zehar, ez da lehenengo aldia entaxipsicantanaklasia kasu bat gertatu izana; fenomeno esagun honek pertsona bati bizitzan zehar kontaktuan izan dituen pertsonen arimen islen atxikimendua eragiten duena.

Teretsu andrearen Kasu honetan, entaxipsicantanaklasiak erakartzen duen sintomatologia eta fenomenoligia osoa argi eta garbi ikusiko eta astertuko ditugu.

Azterlanaren helburua publiko handiari, modu didaktiko eta irisgarrian, azalpen zientifikoa eta aurrekari historikoak eskuratzea da, errealitate hau uler dezaten; izan ere, Bizkaiko itsasoa inguratzen duten lurretan bertan aurkitutako Burdin Aroko estelak, honen fede ematen dute.

Beste batzuek, berriz, “bizitzaren pisua” besterik ez diote deitzen.

José Félix Glez. San Sebastián. Arte Ederretan lizentziatua, bere lana beti “Artearen zirkuituaren” tangentziazko bideetatik garatu du. Haren lan garrantzitsuenen artean dago ¡Ruiz!, el juego de cartas; Hamburgesa Vegetal (Lehen Joera Berrien Saria, Pop-Rock Villa de Bilbao XIX. Lehiaketa, 2007), Reserva Dos eta Vinagre musika-proiektuak, edo ia-ia berari baino ez zaion axola Klaatu Barada Nikto eleberria. Amaitzeko, sari txikiak izan arren, honako hauek aipa daitezke: ‒FANT 2015 Trailer Falso kategoriako epaimahaiaren lehen saria‒ Rol a los 40 trailer faltsuari, edo, ‒Videominuto EiTB Kultura 2008 saria‒ José Luís Lopez Vazquez animazioari emandakoak.