_DSC1106

 

smaller

 

smaller2

Aurkitutako objektuetan oinarritutako eskulturaren eta instalazioaren bidez, naturaren eta eraikinen garapenean gurutzatutako ereduen arteko harremanak, haien kolapsoa eta berreraikuntza, ikuspe-gi sendoa bihurtu dira Josh Gibbsen lane-tan azken urteetan. BilbaoArte Fundazioan egoiliar gisa aritu zenean bere proiektu be-rrienaren aurretiko faseetan hedatzea lortu zuen. Proiektu hori Darkhouses da, hitzez hitz etxe ilunak esan nahi duena. Hemen, hainbat eginkizun hartzen ditu: esploratzaile batena, hiriko eta kostaldeko topografo ba-tena, harrobiko langile batena, komunetako alikatatzaile batena, adreilu-fabrikatzaile ba-tena, igeltsero batena, arkitekto batena, eta azkenik, sustatzaile batena. Eginkizun horiek ausaz bultzatzen dira, Erresuma Batuan eta mundu osoan etxebizitza eskuragarri bat se-gurtasunez bermatzeko. Etxean, Leedsen, neguko gau ekaiztsu ba-tean bakarrik zegoenean bururatu zitzaion ideia. Bat-batean etxeko argi guztiak itzali behar izan zituen, eta bere buruari nolabait xuxurlatuz “Dark house” (etxe iluna) esan zion. Geroago bere lagunei ere esan zien lo egiten zuten bitartean. Hala ere, Darkhouses lana duela gutxi gehiago garatu du, eta etxebizitzen joere-tan eta eraikuntzan oro har agerikoak diren desberdintasunetan eta gertakarietan oi-narritzen da. Horren adibidea Adamstown dugu, Dublinen, sustatzaileek 2005. urtean eraikitzen hasi ziren hiribildua. Etxeak 2006. urtean hasi ziren merkatura sartzen. Proiek-tuaren oinarria etapaka garatu zenez, eta atzeraldiaren ondorioz aurrerapenak mo-teldu zirenez, hainbat eraikin amaitu gabe geratu ziren eta alferrik galdu ziren. Atzeral-diaren beste zorigaiztoko ondorio bat izan zen etxe asko hutsik geratu zirela. Artistak hustasun-egoera horiek kontuan hartzen ditu, eta ongi bideratzen duen este-tika baten bidez, forma garrantzitsu bihurtu eta ausazko nahaste batean batzen ditu.

 

Josh Gibbs Erresuma Batuko artista da. Bilbon lan egin zuen 2015eko abuztuan. Leeds College of Art and Design zentroan eskuratu zuen gradua 2011. urtean.

 

https://instagram.com/josh.gibbs596/

http://www.joshgibbs.co.uk/