Une erreal batetik erregistrora pasatzean, errealetik zer geratzen den eta zer galtzen den ikustea interesatzen zait. Gertakaria abiapuntutzat hartuta, ikus-erregistroa eta testu-erregistroa sortzea. Nola interpretatzen den irudian edo berrinterpretatzen den testuan, eta zer sortzen duen ondoren erreproduzitzean.

Bideoa, errealitatearen zati bat aukeratu eta gertaera baten irudia jasotzeko erabiltzen dena. Erregistro horretatik zera interesatzen zait: ez dela ikusten dena prozesatzen, gertatzen den guztia jasotzen dela eta gertatzen den une berean jasotzen dela. Beste baldintza batzuk ere interesatzen zaizkit erregistratzean: kamera eta/edo beste presentzia bat ikusle, zuzendari, estimulatzaile gisa.

Testuaren bidezko erregistrotik gertakaria digeritu ondoren ematen den hirugarren denbora interesatzen zait, zeinetan gogoan hartzen dena besterik ez den geratzen. Gauzak nahi gabe ezabatzen dira, eta emozioak, ukimena geratzen dira. Gordetzen den hori ere erregistroa da, subjektiboa, berezkoa. Nik sortutako testuak, ageriko subjektuak sprtutakoak, beste ikusle batek sortutakoak…

Hautaketa orok baldintzatzen eta sortzen du erantzuna. Espazioa, lehen baldintzatzailea. Estimuluak edo beste gorputz batzuk, bigarren baldintzatzaileak. Baldintzak eta baldintzatzaileak. Espekulatu, esan eta baldintzatzen dut. Eta esaten ez badut, espekulatzen ez badut, ez dut baldintzatzen edo ez dut beste era batean ere baldintzatzen.

Geratzen dena guzti honen erregistroa da.

Honek gero sor dezakeen guztia.

Katixa Goldarazena Azpirotz (Arruitz, Nafarroa, 1992), EHUko Arte Ederretako Fakultatean Artean graduatutako artista da eta ESCIVI lanbide heziketako eskolako irudi-teknikaria. Bere erakusketetako batzuk Hau ez da hau (Harriak programa) Iñigo Pastrana + J.F Vaquero Matarekin. Komisarioa: Sandra Cuesta, 2019; (Amama)ñina da, cebolla mía de nadie, Amaia Legarreta + Ziortza Pereirarekin, Begoñako Udaltedia, Bilbao, 2018; Erakusketa Kolektiboa TFG, UPV/EHU, Bizkaia Aretoa, 2017. Egoitzen artean, Huarteko Arte Garaikideko Zentroan (CACH) lortutakoa (espazioaren erabilera, 2019) eta 2019ko artistentzako tailerra, Itziar Okarizek eta Jon Mikel Eubak Tabakaleran emandakoa. Nafarroako Arte Gaztearen Topaketen 3. saria jaso zuen 2018an, eta Nafarroako Gobernuaren Artista Plastikoentzako Ekoizpen Laguntza jaso zuen 2019an.