Nola bizi dugu espazio fisikoa gaur egun? Nola esperimentatzen dugu mugikortasuna? Ba al du zentzurik bidaiaren kontzeptuak inoiz baino interkonektatuago dagoen gizarte batean? Geolokalizazioak digitalki antzeman daitezke irudien bidez. Zerk mugitzen gaitu? Distantzia hilda dago? 

 

Proiektu hau galdera horien ildotik sortu da 2020. urtean. Ziberkulturaren eta globalizazioaren gorakadan, espazioaren eta irudiaren ikuskera ikertzeko eta eguneratzeko saiakera bat da.

Lizar Begoña (Sopela, 1996). 2014an, Arte Ederretako ikasketak hasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Ravenako Akademian (Italia) urtebeteko egonaldiarekin, eta 2019an graduatu zen. 2020an Arte eta Sorkuntza Masterra ikasketak egin ditu (UPV/EHU). Urte berean III Donostia Kultura Poesia Lehiaketa irabazi zuen, Aro Beilegia izeneko poema-liburua argitaratuz.