Inattention (2020)

Irudika 2020 egoitzarako teletestu-teknikarekin egindako animazioa, AC/E Fundación Vital Fundazioa, Fundación BilbaoArte Fundazioa & La Maison des Auteurs/la Cité internationale de la bande dessinée et de l ‘image Angoulêmekin lankidetzan.

‘Inattention ‘ (arretarik eza) lanean COVID-19ak eragindako alarma-egoerari buruz hausnartu da. Teknokraziak balio ekonomikoa giza sentsibilitatean sartzea ahalbidetu du. Zain daukaguna Erdi-Aroko teknobertsio bat da, non gordetako ezagutza guztia premium sarbide batera mugatuko den edo, besterik gabe, hodeia (the cloud) hondakinetan utziko digun. Ilunpetako aro berri honetan, dena kolapsora bideratuta dagoela dirudi, eta haren ondarea bertsio estetizatu bihurtuko da online behaketarako. Etorkizuna berehalako hondamendia ez dela pentsatu nahi nuke, eta oraina aztertuz eta iraganaren nostalgia erreferente gisa erabiltzeari utziz; autokritika eginez eta zintzotasunez, zurrunbilotik atera daiteke.

‘Inattention ‘konfinamenduan amaitu zen 2020ko maiatzaren 3an Angoulêmen.

Ikusi hemen: Vimeo | Youtube

Raquel Meyers (Cartagena, 1977). Bere praktika mekanografia hedatutzat (KYBDslöjd) definitzen duen artista da, non testu-karaktereak eta erretikulak hizkuntza basati bihurtzen diren. Berehalako asebetetzerik gabeko ezagutza-modu tazitu bat. Pasibotasunaren, asperduraren eta sinpletasunaren aurkako erronka. C64, teletestua eta idazmakina bezalako iraganeko teknologiekin.

2004tik bere lana arte zentro, galeria eta jaialdietan erakutsi da, besteak beste, LABoral, Transmediale, Xpo Gallery, Ars Electronica, Vector Festival, La Casa Encendida, IVAM, Matadero, BilbaoArte, iMAL, Liste Art Fair Basel, The Wrong, La Gaîté lyrique, Tokyo Blip Festival, Square Sounds Melbourne, VISION’R, Mapping, Cimatics, LEV, MFRU, BEK, Haus der Kulturen der Welt, MID_E…

http://www.raquelmeyers.com