Humillación y Estrella Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat tokitan egindako bideografia, soinu, musika eta performance proiektu bateratua da. 

Paisaia industrialen eta naturalen grabazioetatik abiatuta, nostalgia eta iraganaren ikuskera, memoria, harridura eta komunikazio osatugabearen kontzeptuak berrikusten dira.

Azkorri eta Zumaiako itsaslabarrak gogo-aldarteen eta oroitzapenen adierazpen eta keinuak erakusteko erabiltzen dira. Sedimentazioa eta higadura, hots, denbora eta ahanztura, oroimena eta hutsa. Bestalde, Barakaldoko industria-espazioak izaki arrotz baten haluzinaziorako agertokiak dira, leku propio bat aurkitzeko erreferentziak bilatzen dituen desmemoria moduko bat.

Serie honek softwarearen berezko efektu digitalen erabileraren disoluzioa du ezaugarri, bideoaren kasuan baliabide plastiko eta analogikoekin ordezkatuta, eta soinuan ordenagailurik erabiltzen ez duen elektronika baterantz. Non doinuek flotatu eta urruneko oroitzapen itxuragabe bat balitz bezala bilatzen duten esanahia.

Bi artistek bideo-kontzertuen praktikatik garatu dituzte pieza horiek, metodo gisa asmatzea eta huts egitea erabiliz.

Severine Beata Malagako Marta Peláez Corchís musikologoak aukeratutako izena da. El Ojo Brillante (2018), bere azken albumak, oso kritika onak jaso ditu, besteak beste Reina Sofia, MediaLab Prado, Ca2M eta LEM Gràcia Mosori Sonor jaialdi eta erakusketetan izan delarik.

Beatriz Sánchez Arte Ederretan lizentziatua da EHUn eta Arte Digitaletako Masterra du Pompeu Fabra Unibertsitatean. Marrazkilaria, performerra, ikus-entzunezko sortzailea eta multimedia ganberroa da. Bere lanak aipamen ugari jaso ditu eta hedapen gune ezberdinetan aurkezten ari da, Metropolis Rtve, Caixaforum, La Casa Encendida, Centro José Guerrero, Centro Cibeles, Uharte Zentroa eta abar.